Edukira joan

Xavier Vinader

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xavier Vinader

(2012)
lehendakari

1990 - 1993
Bizitza
JaiotzaSabadell1947ko otsailaren 17a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaSabadell
HeriotzaBartzelona2015eko apirilaren 9a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)El Temps
El Correo Catalán (en) Itzuli  (1975 -  1975)
Interviú  (1978 -  1998)
COM Ràdio (en) Itzuli  (2003 -  2003)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm2604678 Edit the value on Wikidata

Xavier Vinader Sánchez (Sabadell, Katalunia, 1947ko otsailaren 17Bartzelona, Katalunia, 2015eko apirilaren 9) kazetaria izan zen, 1978tik Grupo Zeta taldeko partaidea, Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteko lehendakaria 1993. urte arte, eta PSUC alderdiko kidea. Ezaguna egin zen Interviú aldizkarian salatu zituelako bai Euskal Herrian aritzen ziren eskuin-muturreko taldeak, eta bai talde horiek Espainiako poliziarekin zituzten loturak. 1979an, militante horien zerrenda bat argitaratu zuen; eta, handik gutxira, ETAk horietako bi hil zituen. Ondorioz, Vinader epaitua eta espetxeratua izan zen. 2007an, Kataluniako Generalitateak San Jordi Gurutzearen saria eman zion, erakunde horren ohore handienetarikoa.[1] 2015ean hil zen, pneumoniaz, Bartzelonako Vall d’Hebrón ospitalean.[2]

Sabadellgo klaretarretan ikasi zuen, irakasleetako bat Pere Casaldàliga izanik. 1965etik aurrera, Sabadellgo Can Oriach eta TS aldizkarietan kolaboratu zuen, eta Sabadellgo Radio Juventud irratian programa bat aurkeztu zuen. 1969an, Bartzelonako Unibertsitateko kazetako korrespontsal izendatu zuten, eta Diario de Sabadellen sartu zen erredaktore.

Kazetaritza munduan hasia bazen ere, ez zen 1973/1974 ikasturtera arte Eskola Ofizialean diplomatu. Mundo Diario eta El Correo Catalán agerkarietan eskuin muturraren zigorgabetasunaz idatzi zuen urte berean. 1975eko uztailaren 9an, bere etxean lehergailu su-eragile batekin egindako atentatu ultra baten biktima izan zen.

Haurtzaroko polio baten ondoriozko minusbaliotasunaren eta beste hainbeste gaitzen ostean ere, Afganistango gerrara joan zen, gerra kazetari.

Vinader kasua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko urtarrilean, ETAk Alfredo Ramos eta Jesús García hil zituen. Biak Vinaderrek argitaratutako eskuin muturreko aktibisten zerrendan agertzen ziren. Antza denez, Vinaderrek aurretik ezagunak ziren informazioak bildu zituen; hala ere, heriotza horien eragiletzat auzipetu zuten. Horiek horrela, kazetariak penintsulatik ihes egin zuen.[3] 1981ko azaroaren 7an itzuli zen eta Audientzia Nazionalak, Ricardo Varón epailaren eskutik, errudun hartuta, zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zion. Ondorioz, adierazpen askatasunaren aldeko kanpaina zabaldu zen. Azkenik, 1984an, Felipe Gonzálezen gobernuaren barkamena jaso zuen.[1] Vinader kasuak Pepe Rei kasuarekin antzekotasun handia du.

Literatura lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETAn infiltratutako Mikel Lejarza polizia konfidenteari egindako elkarrizketa luze bat argitaratu zuen 1999an. Interes handia erakutsi zuen Europako edo Latinoamerikako hainbat tramatan, espezializazio bilakatzeraino. Gai horien artean daude eskuin muturraren tramak, polizia-zerbitzuenak, zerbitzu militarrenak edo estatuetako informazio-zerbitzuenak.

Lanen zerrenda
  • López Raimundo, lluita d'avui per un demà més lliure. José Martí Gómez eta Josep Ramonedarekin batera. Bartzelona: Laia, S.A., 1976, 142 or. Gaztelaniaz ere argitaratuta: López Raimundo. La soledad del corredor de fondo.[4]
  • Operación Lobo: memorias de un infiltrado en ETA. Madril: Ediciones Temas de Hoy, 1999.
  • Quan els obrers van ser els amos. Una setmana de vaga general política a Sabadell el febrer de 1976. Lleida: Pagès editors, S.L., 2012. ISBN 10:8499752446.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]