Xerra eta zakil-jate eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xerra eta zakil-jate eguna
EzizenaSteak & BJ Day eta Steak and Knobber Day
Motajaiegun
EgunMartxoaren 14

Xerra eta zakil-jate eguna (ingelesez: Steak and Blowjob Day) Ameriketako Estatu Batuetan San Valentin egunari erantzun satiriko gisa sortutako eguna da, hilabete beranduago ospatzen dena, martxoaren 14an[1][2][3]. Egun horretan espero da emakumeek xerra bat prestatzea eta, ondoren, felazio bat egitea gizonezkoari, San Valentin egunean jasotako bonboi, lore eta bestelako oparien erantzun gisa[4][5].

Jaiak ez du inolako izaera ofizialik, baina Interneteko meme ezaguna da. Gaiaren inguruko bideoklipak eta oroigarriak sortu dira. DJ Tom Birdseyk proposatu zuen lehen aldian, WFNX irratian, 2002an[6].

Xerra eta zakil-jate eguna feminismoaren aurkako ekintza gisa interpretatu da. Jaiaren zentzua sexista eta patriarkala dela kritikatu da. Hala ere, bularreko minbiziaren ikerketarako aitzaki gisa ere erabili da, ekintza publizitarioen bidez. Erantzun gisa, pastel eta cunnilingus eguna proposatu dute hainbat emakumek, apirilaren 14an ospatzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Raven, David. (2015-03-14). «It's Steak and BJ Day - here's how to cook the perfect steak» mirror (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  2. (Ingelesez) «These Satirical Tweets About "Steak And BJ Day" Are Comic Gold» Bustle 2015-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  3. (Ingelesez) Shilcutt, Katharine. «Steak and a BJ Day: The Male Valentine's Day» Houston Press (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  4. (Ingelesez) Jones, Anna. (2013-03-14). «It's Steak and BJ Day! Should We Be Offended By That? - LA Weekly» www.laweekly.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  5. (Alemanez) «Valentinstag – Männer, langsam müsst ihr euch den "Schnitzel & Blowjob"-Tag verdienen!» stern.de 2018-01-28 (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  6. «What's the Deal With "Steak And Blow Job Day"? | SheKnows» web.archive.org 2018-08-01 (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).

Kanpo esteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]