Xuan Bello
Xuan Bello | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Xuan Bello Fernández |
Jaiotza | Paniceiros eta Tineo, 1965 (58/59 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | asturiera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sonia Fidalgo (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania asturiera portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Q100728466 |
Xuan Bello Fernán (Tineo, Narcea, 1965-) asturierazko gaur egungo idazlerik garrantzitsuenetarikoa da.
Uvieun ikasi zuen Filologia, eta bertan hasi zen literaturaren munduan sartzen eta harremanetan idazle ezagunekin, hala nola Antón García, José Luis García Martín, Víctor Botas, Berta Piñán, Fonsu Velázquez, Xuan Ignaciu Llope edo José Luis Piquero. 16 urterekin bere lehen poema-liburua idatzi zuen.
Besteak beste, "Nueva España", "El Comercio" eta "Les Noticies" (azken honen zuzendaria izanik 8 urtez) egunkarietan eta "Clarín", "Adréi" eta "Zimbru" aldizkarietan kolaboratu izan du. Halaber, itzulpen lan ugari egin izan ditu, bereziki portugesezko idazleenak. 2005ean "Xunta d’Escritores Asturianos" elkartearen arduraduna izan zen.
Literatura arloan ospea bereganatu zuen "Hestoria Universal de Paniceiros" gaztelerara itzuli zutenean, Ramón Gómez de la Serna saria lortuz eta 2003an kritikari espainiarrek nabarmendutako liburuen artean egonez. 2009an "Premiu de la Crítica RPA de Lliteratura" eskuratu zuen "Ambos mundos: poesía 1988-2009" liburuarekin.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olerkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nel cuartu mariellu (1982).
- Llibru de les cenices (1988)
- El llibru vieyu (1994)
- Los caminos secretos (1996)
- La vida perdida (1999). Antoloxía billingüe de la so poesía.
Saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pantasmes mundos, laberintos (1996).
- La memoria del mundu (1998).
- Los cuarteles de la memoria eta Meditaciones nel desiertu (2003).
- Hestoria universal de Paniceiros (2004).
- La cueva del olvidu (2006).
- La nieve y otros complementos circunstanciales (2007).
- Al dios del llugar (2007).
- La Hestoria Tapecida (2008).
- Unas poucas cousas guapas (2009).
Haur-literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El nuberu ye bona xente (2003).
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José Luis Olaizola: Bibiana y el so mundu (1989).
- Fernando Pessoa: Estancu y otros poemes (1989).
- Robert Louis Stevenson : El casu raru del dr. Jeckyll y mr. Hyde (1995).
- Arthur Conan Doyle: Tres aventures de Sherlock Holmes (1995).
- Alvaro Cunqueiro: Escuela de melecineros y fábula de varia xente (1997).
- Jaume Cela: Silenciu nel corazón.
- Sieglu XX cambalache (Kipling, Pound, Ungaretti, Auden, Ferrater, Elitis, de Sena, Pavese eta abarren bertsioak).
- Castelao: Coses (2000)
- Jordi Sierra i Fabra: Nun llugar que llamen guerra (2002).
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alfaya (Berta Piñánekin batera) 1989).
- L’alborá de los malvises (1999).
- El sentimientu de la tierra (1999). Asturiasko literatura garaikidearen antologia.
Egilearen aipuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Mundu bat hiltzen ari da: Europa mendebalde osoan nekazarien mundua, adibidez. (...) Asturiasko kasuan, galera hori bereziki larria da, nekazari kulturaren desagerpenari lotua baitoa asturiar hizkuntzaren desagerpena ere."
- "(Idazle asturieradunez) Erakargarriak izan beste aukerarik ez dugu. Diskotekako itsusienak bagara inork ez du gurekin dantza egin nahiko. Erakargarri eta ederrenak izan behar dugu."
- "Ni nire herrikoa eta nire garaikoa naiz. (...) Niri ez zaizkit ez-lekuetako literaturak interesatzen. Lekuak bezala, ez-lekuak ere identitatez kargatuak daudela iruditzen zait."