Yoav Gallant
Itxura
Yoav Gallant —hebreeraz: יוֹאָב גָּלַנְטְ— (Jaffa, Israel, 1958ko azaroaren 8) politikaria eta jeneral erretiratua da. Likud alderdiko kidea da, eta Knesseteko kide izan da. 2022tik, Israelgo Defentsako ministroa da. Israelgo Armadaren Hegoaldeko Komandoko buru izan zen. 2015ean, politikan sartu zen, Kulanu alderdiarekin. Knesseteko kide hautatu ostean, Eraikuntzako ministro izendatu zuten. 2018an Likudekin bat egin zuen. Tarte batez Hezkuntzako ministro izan zen. Gazako genozidioan gizadiaren aurkako krimenak egin dituela eta, Nazioarteko Zigor Epaitegiko fiskaltzak Gallant atxilotzeko agindua ezarri du.