Yokosuka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yokosuka
 Japonia
YokosukaCity.JPG
Flag of Yokosuka, Kanagawa.png神奈川県横須賀市市章.svg
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Kanagawa
Prunus speciosa
Crinum asiaticum
Kaio mokohoria
Zuhaitza
Lorea
Txoria
Geografia
Koordenatuak 35° 15′ 00″ N, 139° 40′ 00″ E / 35.25°N,139.66666666667°E / 35.25; 139.66666666667Koordenatuak: 35° 15′ 00″ N, 139° 40′ 00″ E / 35.25°N,139.66666666667°E / 35.25; 139.66666666667
Yokosuka hemen kokatua: Japonia
Yokosuka
Yokosuka
Azalera 100,68 km²
Demografia
Biztanleria 414.960 biztanle (2012)
Dentsitatea 4.121,57 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea www.city.yokosuka.kanagawa.jp http://www.city.yokosuka.kanagawa.jp/english/index.html www.city.yokosuka.kanagawa.jp

Yokosuka (横須賀市 Yokosuka-shi?) Japoniako hiria da, Honshu uhartean dagoena, Kanagawa prefekturan. 2012ko erroldaren arabera 414.960 biztanle ditu eta Toki Handiko hamaikagarren hiria da populazioz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yokosukak Miura penintsularen zatirik handiena hartzen du eta beraz Tokioko Badia dauka ekialdean eta Sagami Badia hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milaka urtetatik populatua izan da Yokosuka ingurua. Arkeologoek Jōmon eta Kofun Aroetako keramika aztarnak aurkitu dituzte. 1063an Muraoka Tamemichi jauntxoak Kinugasa gaztelua eraiki zuten bertan eta bere ondorengoek Miura leinua osatu zuten. 1247an Hōjō Tokiyorik leinua suntsitu bazuen ere gaur egun oraindik beren izena mantentzen du penintsulak. Odawarako borrokaren ondoren Toyotomi Hideyoshi jabetu zen Kantō eskualde guztiaz eta baita Uraga herriaz ere 1590an.

Bere garrantzi estrategikoa zela eta 1720an Tokugawa shogunerriak Uraga Bugyō postua ezarri zuen bertan eta Tokioko Badiara sartu nahi zuten untzi guztiek hantxe pasatu behar izaten zuten inspekzioa. Untzi ugari ziren azterketa sahiestu nahi izaten zutenak eta ondorioz 1842an kañoiak ezarri ziren bertan.

Meiji berrezarpenaren ondoren 1878an Uraga herriaren inguruan Yokosuka udalerria osatu zen eta 1889an trenbidea iritsi zen bertara. 1923ko lurrikarak kalte handiak eragin ztuen arren Yokosukak zabaltzen jarraitu zuen. Japoniako itsas flotaren egoitza garrantzitsuenetakoa bihurtu zen gainera.

Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen eta Japonia errenditu ondoren Estatu Batuetako itsas armadako zazpigarren flota bertan ezarri zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza- eta arrantza-portu garrantzitsua da. Japoniako portu militarrik zaharrena da. Ontziolak eta burdin industria dira ekonomia-jarduera nagusiak. Jatorriz arrantza-portu txiki bat zen, 1865an lehenengo ontziolak eraiki ziren arte. Harrezkero hazi da hiria industria horren inguruan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yokosuka Arte Antzokia
  • Mikasa akorazatua
  • Sarushima uhartea

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yokosuka Aldatu lotura Wikidatan