Yolanda González

Yolanda González Martín» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yolanda González
Bizitza
Izen osoa Yolanda González Martín
Jaiotza Bilbo1961eko urtarrilaren 18a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1980ko otsailaren 1a (19 urte)
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Hiltzailea Emilio Hellín Moro
Ignacio Abad Velázquez
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Lorategiak plaka Yolanda Gonzalez Madrilen.

Yolanda González Martín (Bilbo, 1961eko urtarrilaren 20a - Madril, 1980ko otsailaren 1a) espainiar eskuin-muturreko terrorismoak eraildako ikasle eta militante komunista izan zen. Deustukoa jatorriz, Madrila joan zen elektronika ikastera. Han ikasten zuen lanbide heziketako ikastetxeko ikasleen ordezkaria bilakatu zen. Trotskista joerako Partido Socialista de los Trabajadores alderdiko militantea ere bazen. 1980ko otsailaren batean, Fuerza Nuevako zenbait kidek bahitu, torturatu eta erail zuten. Bere gorpua Madril ondoko errepide bazter batean aurkitu zuten. Erailketa Batallón Vasco Español erakundeak hartu zuen beregain. Erailketaren egile moduan, Emilio Hellín eta Ignacio Abad Velázquez atxilotu eta kartzela-zigorrak ezarri zitzaizkien. Hellini 43 urteko kartzela-zigorra ezarri zitzaion eta horietatik 14 bakarrik bete zituen. 2013ko otsailean, Hellinek, izen faltsu batez, espainiar segurtasun-indarrentzat komunikazio-teknologian lanean ziharduela zabaldu zuen El País egunkariak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]