Zakil-argazki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argazkilari baten autoerretratua zakilera zuzendutako kamera batekin

Zakil-argazkia[1] Internet bidez bidalitako zakil baten argazkia da (esaterako, sare sozial batean, harremanetarako webgune batean, bat-bateko mezularitzan, posta elektronikoan, eta abar). Askotan, sexu-ekintza eta sexting modu bat bezala hartzen da. Hartzailearen baimenik gabe bidaltzen bada, erakuskeria edo sexu jazarpen modu bat bezala ikus daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dickpic edo dick pic ingelesezko terminoa dick (zakila) eta pic (irudia) hitzetatik dator. Normalean zakil tentearekin egiten da eta Internet bidez bidaltzen da[2]. Praktika hau maiz salatzen da baimenik gabe egiten denean[3]. Zenbait herrialdek, Erresuma Batuak adibidez, biluzien irudiak adostasunik gabe bidaltzearen aurkako legeak dituzte[4].

AirDrop bidez baimenik gabe bidalitako zakil-argazkien kasuak maiz izan dira[5]. Sare sozialetako mezu pribatuen bidez ere bidali ohi dira (adibidez Facebooken[6] eta VKn[7]).

Analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Zakil-argazki gehiagorik ez», 2018ko Osloko martxa feminista bateko kartela

Eskatu gabeko zakil-argazki baten bidaltzaileak hartzaileak zakilarekin txundituta geratuko direlakoan edo, besterik gabe, ausardiaz egin dezake[2][8]. 2019an Journal of Sex Research aldizkarian argitaratutako ikerketak erakusten du eskatu gabeko zakil-argazkien egileek nortasun-ezaugarri nartzisikoak izan ohi dituztela[9]. Egileetako batzuek diote maskulinitatearen miresmenaren bila dabiltzala, edo neskatan egiteko taktikatzat jotzen dutela[10]. Aurreko traumengatiko jokabide-arazoek nartzisismoa eragin dezakete, eta horrek eskatu gabeko zakil-argazkien bidaltzaileak bultzatzen ditu[8].

Adostasunetik haratago joatea eta hartzailearen nahiak alde batera uztea[8] sexismoaren[11] eta parafiliaren[12] ezaugarritzat har daiteke, baita hedonismo ekintzatzat ere[13]. Biktimen gehienek eskatu gabeko zakil-argazkiak oso iraingarritzat jotzen dituzte[12][8].

Zakil-argazkiak adostasuneko sextingaren eta elkarrekiko sexu-desiren asetzearen parte izan daitezke. Sarean zakilaren argazkiak argitaratzen dituztenek hainbat arrazoi izan ditzakete horretarako[14][15].

Ikertzaileen arabera, eboluzio-arrazoiengatik, gizonek emakumeen sexu-interesa gainestimatu ohi dute, eta emakumeek, aldiz, gizonen duten sexu-interesa gutxiesten dute. Gainestimatze horrek, gizonek hartzaileengandik, normalean emakumeengandik, harrera positiboa izateko eskubidea sentitzea ahalbidetzen du[16][17][18].

Nahi gabeko jokabide hori zakila duten gizon heterosexual zisgeneroen artean ohikoagoa da. Zakila duten edo ez duten gizon transak, edo zakila duten edo ez duten jaiotzean gizonezko gisa esleitutako beste pertsonak, baita zakilarik gabeko gizon zisgeneroak ere, gutxiago lotzen dira erakuskeria mota honekin. Aitzitik, eskatu gabeko zakil-argazkiak jasotzen dituzten gizon homosexualak edo bisexualak gertaera positibo gisa hautematen dute beste talde demografiko batzuek baino maizago[19]. Zehazki, gizonekin sexu harremanak dituzten gizonen % 44k esan zuen «dibertituta» daudela eta % 41ak «kuriositatea» sentitu dutela zakil-argazkia jaso ostean, eta % 25ek erreakzio negatiboa izan zuen[19].

2017an, Andrea Woling psikologo australiarrak ikerketa zientifiko bat argitaratu zuen[20], zakil-argazkiak entzuleari interesatzeko, jendea ezagutzeko eta norberaren asmoak erakusteko modu primitiboa direla dioenez. Horrez gain, zakil-argazkiak bidali dituzten gizonei egindako inkesten arabera, gehienek argazki intimoak jasotzea espero zuten[21].

Zakil-argazkiak bidaltzea trolling modu bat ere izan daiteke[7].

Ugaritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko AEBetako inkesta baten arabera, emakumeen % 49k gutxienez gizonezkoen sexu-organoen eskatu gabeko argazkiak jaso ditu[13]. 2017aren amaieran egindako beste inkesta batek 18-34 urte bitarteko emakumeen % 78k eta 35-54 urte bitarteko emakumeen % 69k diote gutxienez zakil-argazkiak jaso dituztela adostasunik gabe. Gizonen %17k aitortu zuen sexu-organoen eskatu gabeko irudiak bidaltzea[12].

2019ko AEBetan egindako inkesta baten arabera, gizon heldu gazteen % 27k argazki mota hauek bidali ditu galdetu gabe. Aipatutako motibazioak hauek dira:

  • trukean antzeko irudi bat bidaltzea espero izatea (%44);
  • bikotekidea aurkitzea (%33);
  • erakuskeria praktikatuz kitzikatzea (%27);
  • boterea eta kontrola sentitzea (%9);
  • irainengatik plazerra sentitzea (%8);
  • haurtzarotik konpondu gabeko barne gatazkei aurre egitea (%6);
  • hartzailea mintzea edo lotsatzea (%6)[11].

Zakil-argazkiak behin eta berriz bidalden dituzten pertsonen % 27k baino ez du erantzun positiboa jasotzea negatiboa baino nahiago duela[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Onlyfans: porno pertsonalizaturako harpidetza sistema arrakastatsua» Sustatu.
  2. a b (Frantsesez) Michel, Caroline. (2019). «Tendance dick pics : mais pourquoi les hommes nous envoient-ils leur pénis en photo ?» Elle jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022/02/28).
  3. (Frantsesez) Meunier, Esther. (2018). «Rencontre avec l’artiste qui remplit son appart’ de dick pics, pour dénoncer le sexisme» MadmoiZelle jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022/02/28).
  4. (Ingelesez) Milmo, Dan. (2022). «New law banning cyberflashing to be included in online safety bill» The Guardian.
  5. (Ingelesez) Palermino, Charlotte. (2018). «The Airdropped Dick Pic Epidemic Is Upon Us» Elle.
  6. (Ingelesez) Noone, Gabrielle. (2016). «Woman Gets Banned From Facebook After Responding to Unsolicited Dick Pic With Unsolicited Dick Pic» The Cut.
  7. a b (Errusieraz) Радулова, Наталья. (2019). «Осторожно: дикпик» Огонёк 33 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019/08/27).
  8. a b c d (Frantsesez) Machado, Pauline. (2019). «Pourquoi une dick pic non-sollicitée est clairement synonyme d'horreur» Terra Femina.
  9. (Alemanez) «Studie: Typen, die Dick Pics schicken, sind Narzissten» Wienerin.
  10. (Ingelesez) Sarner, Moya. (2019). «What makes men send dick pics?» The Guardian.
  11. a b c (Frantsesez) Lanot, Lise. (2019). «Une étude affirme que les expéditeurs de “dick pics” sont plus narcissiques que les autres» Konbini.
  12. a b c (Frantsesez) Bounemoura, Hakima. (2019). «Pourquoi certains hommes envoient des " dick pic ", des photos de leur pénis ?» 20 Minutes.
  13. a b (Frantsesez) Chevreuil, Mélissa. (2017). «Mais qu’est-ce qui pousse autant d’hommes à envoyer des photos de leur bite sur les réseaux sociaux ?» Les Inrocksuptibles.
  14. (Nederlanderaz) Goudsmit, Robin. (2022). «Waarom mannen ongevraagd dickpics sturen» Trouw.
  15. (Ingelesez) Paasonen, Susanna; Light, Ben; Jarrett, Kylie. «The Dick Pic: Harassment, Curation, and Desire» Social Media + Society 5 (2).
  16. (Ingelesez) Oswald, Flora; Lopez, Alex; Skoda, Kaylee; Hesse, Cassandra L.; Pedersen, Cory L. (2019). «I’ll Show You Mine so You’ll Show Me Yours: Motivations and Personality Variables in Photographic Exhibitionism» The Journal of Sex Research 57.
  17. (Ingelesez) «Why do men think that women are always flirting with them?» The Decision Lab.
  18. (Nederlanderaz) Kret, Mariska. (2022). «Te koop lopen met je geslachtsdeel is vorm van zelfoverschatting» NRC.
  19. a b (Ingelesez) Marcotte, Alexandra S.; Gesselman, Amanda N.; Fisher, Helen E.; Garcia, Justin R. (2020). «Women's and men's reactions to receiving unsolicited genital images from men» The Journal of Sex Research 58(4): 512–521..
  20. (Ingelesez) Waling, Andrea; Pym, Tinonee. (2017). «‘C’mon, No One Wants a Dick Pic’: exploring the cultural framings of the ‘Dick Pic’ in contemporary online publics» Journal of Gender Studies 28: 70-85..
  21. (Ingelesez) Lehmiller, Justin. (2019). «Why Do So Many Men Send Unsolicited Dick Pics?» Men's Health.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]