Zientzia literatura
| Zientzia |
|---|
Literatura zientifikoa natura eta giza eta gizarte-zientzietan lan enpiriko eta teoriko originalak kontatzen dituzten argitalpenak biltzen dituen idazlanen multzoa edo literatura da.
Hiru iturri maila ditu: lan originalek osatzen dituzte lehen mailako iturriak, hala nola ikerkuntza zientifikoko argitalpenek, eta are patenteek, txosten teknikoek, ingeniaritza edo diseinu proiektuek eta softwareak. Bigarren mailako iturriak ikerkuntza bibliografikoko lanak (erreseinak), erakusketa-katalogoak, artikulu-bildumak eta, nolanahi ere, komunitate zientifikoari ezagutza berririk ematen ez dioten argitalpen zientifiko guztiak dira. Publiko zabalari zuzendutako entziklopediak edo antzeko lanak hirugarren mailako iturritzat har ditzakegu.
Zientzia kontsumitzerakoan[1] hainbat aukera izan ohi dira, izan ere, zientzia kontsumo hori egiteko aukeratzen den bidearen eta lekuaren arabera hainbat eratako mugak edo laguntzak aurki daitezke. Aldi berean bilatzen dugun informazio hori ekoizteko modu ezberdinak daude, bakoitza bere ezaugarri zehatzekin.
Ikasketa tituluekin lotutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakundetako ekoizpen zientifikoa gorde ohi da. Tradizionalki, erakundeko artxiboetan edo liburutegian, eta gaur egun biltegi digitaletan ere. Kanpoan gordetzeko aukera ere egiten da. Erakundeko biltegi digitalak dira, Euskal Herrian, adibidez: EHUren ADDI[2], Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Academica-e...
Kanpoko biltegi digital batzuk dira: espainiar literatura zientifiko publikatua biltzen duen Dialnet, Espainiako unibertsitateetako doktore tesiak biltzen dituen Teseo,[3]; euskaraz argitaratutako doktorego-tesien datuak ematen ditu Tesiker, Kataluniako unibertsitateetan irakurri izan diren tesien datu-basea den TDX (Tesis Doctorals en Xarxa), Frantziako unibertsitateen tesien biltegia den theses.fr (aurretik: Fichier central des thèses (FCT) )...
Lan motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulazioekin[4] lotutako lanak (doktore tesiak, GRALak, eta master amaierako Lanak, MALak) eta beste motako lanak izan daitezke, artikuluak adibidez.
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkari zientifikoetan plazaratzen dira, lehenik eta behin aldizkariko komiteak jaso eta parekoek ebaluatzen dute (peer review). Ondoren, artikulua onartu edo baztertu egiten da, kasu batzuetan aldaketak jasan ditzake edo egileari aldaketak egiteko esaktuko diote.
Peer Review
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peer review edo parekoen ebaluazioa lan bat ebaluatzeko metodo bat da, bertan artikuluaren egilearen antzeko gaitasunak dituzten profesionalek artikulu zehatz hori ebaluatzen dute. Zientzia-aldizkari batean jasotzen denean artikulua bi edo hiru adituri bidaltzen zaie, balidatu dezaten zuzena dela, ondo eginda dagoela, eta bertan ez dagoela iruzurrik. Orokorrean ikuskatzaileak ez dira mugatzen artikulua onartu edo arbuiatzera; iradokizunak egiten dituzte lana hobetzeko, berau argitara eman aurretik, eta iradokizun horiek egileari bidaltzen zaizkio. Prozedurari dagokionez gehienetan berdintsua da: lehenengo 2-3 arbitro aukeratzen dira, horiek editoreari artikuluaren ebaluazioa eta nola hobetu daitekeen azalduko diote; ondoren, editoreak iradokizun horiek bildu eta egileari bidaliko dizkio (editoreak arbitroen gomendioak kontuan harturik artikulua publika dezake edo ez), artikuluak bi muturreko ebaluazioak jasotzen baditu, ona dela batzuen ustez eta txarra besteen ustez, editoreak beste arbitro batzuei galdetzen die.
Zientziometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekoizpen zientifikoaren neurketa eta analisia egiten duen zientzia da.
Impact factor
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkarien eraginaren adierazlea da. Artikulu akademiko bakoitzak, beste artikuluetan edo liburuetan jaso dituen aipuen kopuruaren arabera neurtzen da. Kuantitatiboki neurtzen da: Zifra zehatz bat atera ahal izateko x urte kopuruan, 3 urte adibidez, izandako aipu kopuruak 3 urte horietan izandako artikulu kopuruarekin zatituz atera ohi da.
Ebaluazio agentziek gehien erabiltzen duten tresna da. Web of Science-n dauden aldizkarien eragina aztertzen du, eta ondorioz, 11.896 aldizkari indexatu, 236 jakintzagai, 81 herrialde eta 2.3 milioi artikulu, erreseina eta beste iturri artikulu hartzen ditu. Baina, kontuan izatekoa da jakintza arloaren arabera asko aldatzen dela emaitza; esaterako, zientzietako eta ingelesez argitaratzen diren aldizkariak lehenesten ditu.
Beste adierazle batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatzeko beste adierazle batzuk H indizea, berehalakotasunaren indizea eta SJR dira.
H Indizea:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jorge Hirschek proposatutako sistema bat da. Aldizkariaren h artikuluk h aipu jaso dituzte. Ikerlariekin erabili dezakegu ere, bakoitzaren h indizea jakiteko.
Berehalakotasun indizea:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Neurtzen du zenbat denbora behar duten artikuluek argitaratzen diren momentutik aipatuak izan arte.
SJR (Scimago Journal Rank):
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- SJR-a[5] Scopus datu-basean (Elsevier enpresakoa) dauden aldizkarien eraginaren adierazlea da. Aldizkari batek jasotako aipamen kopurua neurtzen du, aipamen horiek egin dituzten aldizkarien garrantzia edo prestigioa azaltzen du ere.
Gaur egun gero eta gehiago ezbaian jartzen ari da sistema. Adibidetzat San Francisco Declaration on Research Assessment (DORA)[6] adierazpena dugu: DORAk zenbait aholku garatu zituen ebaluazio zientifikoa hobetzeko asmoz.
Altmetrics-ak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eragina neurtu ahal izateko beste adierazle edo metrika batzuk dira altmetricsak[7]. 2010ean Twiterren sortutako #altmetrics etiketatik hartu zuen izena. Altmetrics-ak, artikuluen, pertsonen, aldizkarien, bideoen, web orrien... eragina neurtzeko erabil daitezke .
Erabilitako hainbat metrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bistaratzeak: HTMLen bistaratzeak eta PDFen deskargak.
- Markatzaileak (Erreferentzia bibliografikoen kudeatzaileak): Mendeley[8][9], CiteUlike[10] eta beste batzuk.
- Gomendatzeak, adibidez, F1000Prime-n.
Aldizkarien Industria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argitalpen industriaren merkatua enpresa gutxiren eskuetan dago: Elsevier, Springer, Nature, Wiley... Instituzioak eta liburutegiak harpidetu egin behar dira aldizkarien edukia kontsultatu ahal izateko. Aldizkarien edukia kontsultatu ahal izateko kuotak izugarri garestitu egin ziren eta horrexegatik modelo hori krisia pairatu zuen, «argitalpen seriatuen krisia» (serial crisis) deritzona.[13][14] Horren ondoriotako bat Sarbide irekiaren arrakastaren hasiera izan zen.
Ikerkuntzaren ekosistemaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ikerkuntza unibertsitate eta ikerketa zentroetan egiten da; gehiena, diru publikoarekin ordaintzen da.
- Ikerlariek argitaratu behar dituzte bere ikerketen emaitzak aldizkarietan.
- Aldizkari gehienak multinazionalen eskuetan daude, eta negozio handiak dira.
- Liburutegiek dirutza ordaindu egin behar izaten dute aldizkarien harpidetza, unibertsitate eta ikerketa zentroenak barne.
- Batzuetan, aldizkariek kobratzen diete ikerlariei artikuluak argitaratzeagatik.
- Ebaluatzaileak zientzialariak dira, eta ez dute kobratzen lanak argitaratzeagatik.
Gaur egungo modeloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun 4 modelo desberdin aurkitu daitezke: harpidetza, sarbide askea, sarbide irekia eta aldizkari hibridoak.
- Harpidetza bidezkoa: egileak doan ematen dio argitaletxeari bere lanaren copyright-a.
- Sarbide askea edo Free acess: edukiak doan irakurriko dira; baina, egileak edo instituzioak publikatzeko ordainduko dute (artikulua prozesatzeko tasa).
- Sarbide irekia edo Open Acess: Open Access edo sarbide irekia online eskuragai dagoen literatura zientifiko-akademikoari deritzo, doan eta copyrightaren mugaren gehienetatik libre dagoena. Zientzia irekiaren aterki pean kokatzen den mugimendua da.
- Aldizkari hibridoak: harpidetza modeloan oinarritzen dira, baina, tasak ordaindu ezkero, OAn argitaratzeko aukera ematen diete egileei.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi motako sarbide daude, batetik Free Access, non artikuluak deskarga daitezke, baina eskubideak argitaletxearenak dira, eta bestetik, Open Access: artikuluak deskarga daitezke eta eskubideak Creative Commons lizentzien bitartez erregulatzen direnak.
Sarbide Irekia (Open Access)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Budapest Open Access Initiative da ohikoenak. Budapest Open Access Initiative 2001eko abenduaren 1ean eta 2an Open Society Institute (ESI) erakundeak Budapesten egindako bilera batean hartutako proposamena da. Bileraren helburua nazioarteko ahalegina bizkortzea izan zen, arlo akademiko guztietako ikerketa-artikuluetarako sarbide librea (Open Access) lortzeko. Ikerketa doakoa izateko eta ordenagailu bat eta Interneterako konexioa duen edonorentzat eskuragarri egoteko helburua du. Gero eta eskari handiagoari erantzuten dute, koalizio anitz batek zientzietan, medikuntzan eta osasunean aurrerapen handiak egiten hasteko jarraibide berriak ematen baitituzte.
Sarbide Irekiaren Mugimenduko liderrek garatu zituzten gomendioak. Lan egin dute jendeari ikerketa akademikorako sarbide libre eta mugarik gabea emateko, eta horren zati handi bat funts publikoekin finantzatuta dago. Ikerketa publikoki denontzat eskuragarri egoteak, kargurik gabe eta egile-eskubideen eta lizentzien murrizketa gehiegirik gabe, ikerketa zientifikorako ahaleginak azkartzen ditu, eta egileei irakurle gehiagora iristeko aukera ematen die. Idazlanak jabego publikoan edo lizentzia zabal baten bitartez argitaratzen dira eta Internet osoa eskuragarri daude. DOAJ mundu osoko sarbide irekiko aldizkarien aurkibide bakarra eta zabala da, hazten ari den komunitate batek bultzatua. DOAJek bere zerbitzuak doan mantentzen ditu.[15]
Sarbide Irekietan (OA) hiru motako bideak daude publikatzeko; Bide berdean egileak instituzioaren biltegi digitalean plazaratzen du artikulua (EHUko ADDI, adibidez), azaldu daitezken mugetak bertsio ezberdinak, datak, epeak edo hizkuntzak izan daitezke. Bestetik, Urre Bideak daude, eta bertan, egileak edo ikerlaria babesten duen erakundeak aldizkariari ordaintzen dio, argitalpenak artikula doan eskain dezan. Azkenik Diamante bideak daude: artikulua ebaluatu egiten da eta aldizkari batean argitaratzen da kosturik gabe.
Zientzia irekia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia irekia: zientzia ikerketak, datuak eta informazioa edozein ezagutza-mailatan gizarteratzea helburu duen mugimendua da. Espainian 2011. urtean emandako legearen (“Espainiako Zientzia Teknologia eta Berrikuntzako Legea”) arabera diru publikoarekin finantzatutako ikerketen emaitzak sarbide irekian argitaratu beha dira, eta horren ondorioz biltegi digitalak sortu egin ziren, datu horiek gorde ahal izateko.
Ameriketako Estatu Batuetan eta Europar Batasunean antzeko legeak egin ziren, emaitza zientifiko horiek guztien eskuetara heldu ahal izateko. Ematen den eskubidea ez da bakarrik irakurri eta deskargatzeko, baizik eta kopiatu, banatu, bilatu, estekatu eta abarretarako ere. 2021.urtean, UNESCOk bere gomendioa argitaratu zuen: UNESCO Recommendation on Open Science.[16]
Zientzia Irekiaren oinarrien artean hauek nabarmenak dira: metodologia irekiak, parekoen berrikuspen irekia, software eta hardware irekiak, datu irekiak, sarbide irekia (OA) eta hezkuntza baliabide irekiak (Online Ikastaro Ireki Masiboa, MOOC).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Morales, Joan Morera. «La ciencia está enlatada como un bien de consumo» Tendencias 21. Ciencia, tecnología, sociedad y cultura (kontsulta data: 2020-05-12).
- ↑ «Hasiera» addi.ehu.es (kontsulta data: 2020-05-12).
- ↑ «Teseo» www.educacion.gob.es (kontsulta data: 2025-10-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gestión de títulos: expedición, acreditación, homologación, equivalencia, reconocimiento y convalidación» www.educacionyfp.gob.es (kontsulta data: 2020-05-12).
- ↑ «SJR : Scientific Journal Rankings» www.scimagojr.com (kontsulta data: 2020-05-12).
- ↑ (Ingelesez) «Home» DORA 2025-10-03 (kontsulta data: 2025-10-20).
- ↑ (Ingelesez) «Altmetric» Altmetric (kontsulta data: 2020-05-12).
- ↑ «Mendeley - Reference Management Software & Researcher Network» www.mendeley.com (kontsulta data: 2020-05-12).
- ↑ «Mendeley» Mondragon Unibertsitatea (kontsulta data: 2025-10-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) CiteULike : marcador social y gestor bibliográfico – TiraBUZón. (kontsulta data: 2020-05-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Scopus. «Scopus preview - Scopus - Welcome to Scopus» www.scopus.com (kontsulta data: 2020-05-12).
- ↑ (Ingelesez) rclark. «You are Crossref» Crossref (kontsulta data: 2020-05-12).
- ↑ Born, Lee C. Van Orsdel & Kathleen. «Periodicals Price Survey 2005: Choosing Sides» Library Journal (kontsulta data: 2025-10-20).
- ↑ (Ingelesez) «(PDF) The Serials Crisis» ResearchGate (kontsulta data: 2025-10-20).
- ↑ (Ingelesez) «Directory of Open Access Journals – DOAJ» doaj.org 2025-10-20 (kontsulta data: 2025-10-20).
- ↑ (Ingelesez) UNESCO. «Open science» unesco.org (kontsulta data: 2025-10-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zientzia.eus (Elhuyar fundazioa)
- Zientzia, Gizapedian.
- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) "Basque Research" zientziaren inguruko berriak
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez)"Inguma" Euskal Komunitate zientifikoaren datu-basea
- Joseba Tobar Arburu (2003) Iritzi-artikulua: zientzia eta sasi-zientzia. Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, 0214-9001, 7, 139-152 or.