Edukira joan

Zipaio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otomandar zipaioak guduan, Józef Brandtek egina.

Zipaioa otomandar zalditeriaren sei dibisioen barnean zegoen eliteko zalditeria talde bateko kide bat zen. Ziur asko Mehmed II.ak sortua, elitezko gudarostea (infanterian jenizaroak bezala) osatu zuten. Bake garaian, zerga-biltzaileak ziren.

XVIII. eta XIX. mendeetan europarren eta, bereziki, britainiarren zerbitzutan ziharduen Indiako gudariaren izena ere izan zen, matxinada ospetsu bat egin zutenak. Britainiarren menpekoak Indietako Konpainiaren agindupean egon ziren 1858ra arte[1].

Hitzaren erabilera, Frantzia eta Portugalgo armada kolonialetara ere hedatu zen. Hortik, bigarren adiera bat orokortu zen, metropoliaren interesekin bat egiten zuen kolonia batena.

Izenaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persierazko sepāhi, hortxetik turkieraz sipahi: Sipahi tropak (bertatik zipaio hitza eta beste europar hizkuntzetako aldaerak datozkigu: cipayo gaztelaniaz, sepoy ingelesez, sipai katalanez edo sipahi /cipaye frantsesez kasu) zalditeriako soldaduak ziren, horietako asko Afrika iparraldeko berbereen artean errekrutatuak. Izenari ospe gehien eman zioten tropak, ordea, Britainiar Inperioaren zerbitzura zeuden indiarrak izan ziren.

Sipahien estatusa Erdi Aroko zaldun europarrenaren antzekoa zen. Sipahia otomandar sultanak zuzenean emandako feudo (timar) baten titularra zen, eta horren diru-sarrera guztiak jasotzeko eskubidea zuen, militar gisa egiten zituen zerbitzuen truke. Timarreko nekazariak, ondoren, horri erantsiak ziren[2].

Sipahien gorputz militarra, ziur aski, Mehmed II.aren erregealdian sortu zen. Otomandar zalditeriako sei dibisioetako jendetsuena ziren, eta jenizaroen homologo, oinez eliteko infanteria bezala borrokatzen zutenak. Bake garaian, sipahiak ziren zerga bilketaren arduradunak.

Britainiar Inperioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modu zehatzean, Indiako Armada britainiarrean, infanteriako jeneralarentzat erabilitako terminoa izan zen. Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako armadaren zati handi bat indiar zipaioek osatzen zuten.

Ingalaterrako zalditeriaren maila baliokidea sowar deitzen zen.

Frantses kolonizazioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika iparraldeko frantziar kolonizazio garaian, XIX. mendearen lehen herenetik, spahien[3] unitate eta erregimendu batzuk, frantziar espedizio armadaren gorputzean integratuak izan ziren.

Euskadin, mespretxuzko hitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadin, talde multzo baten aldetik, gaztelaniaz edo euskaraz, hitza mespretxuz erabiltzen da Ertzaintza izendatzeko, soldatapeko aldekoaren baliokidea izanik.

Hasiera batean, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren gazte batzuek asmatu eta hitza erabiltzen hasi ziren. Denbora laburrean, ENAMeko partaideak zirenen artean hitz hori zabaldu zen. Testuinguru horretan, "Zipaio" hitza erabiltzen zutenen aldetik, ertzainak euskal herritarrak izanik ere, "kanpotarren" aginduak (hots, Espainiako legedia) betetzen edo betearazten zuten polizia zela leporatzen zieten (edo diote).

Bestalde, Ertzainari buruz mespretxuz hitz egiteko momentuan ezizen hori Euskadin orokortu da. Gaur egun, sarritan ez du "kanpotarren aginduak betetzen dituena" esan nahi, baizik ertzainak iraintzeko edo bere aurka gaitzespena erakutsiz erabiltzen da.[4]

Euskaltzaindiaren hiztegian, berriz, bi adierok ageri dira[5]:

1 iz. XVIII. eta XIX. mendeetan Europako armada baten (bereziki Britainia Handikoaren) zerbitzura zegoen soldadu hindua.

2 iz. (Irain gisa, edo mespretxua adieraziz). Ezarritako agintearen esanetara, bere herrikideen kontra ari den pertsona.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Zipaio. .
  2. (Gaztelaniaz) «Sipahi | Caballería otomana» Sipahi | Caballería otomana 2020-05-27 (kontsulta data: 2021-08-10).
  3. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «espahí | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (kontsulta data: 2021-08-10).
  4. http://www.elmundo.es/elmundo/2012/12/19/paisvasco/1355934365.html
  5. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.