Zirgari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zirgari 
Ontzi-industria saileko lanbidea
Lehen agerpena 1889. urtearen inguruan
Arrazoia Itsasontziak ibain gora eramatea ibilbide zailetan

Izena Zirgari
Izen ofiziala Zirgari
Mota Lanbidea
Sektorea Lehen sektorea
Gaitasunak Indar fisikoa
Heziketa Ez zen bharrezkoa
Lan esparrua Bilboko itsasadarra
Egoitza Ez zuten

Zirgariak edo zirgatzaileak zirga izeneko soka luze batetik tiraka ontziak ertzera edo ibaian gora mugitzen zituzten emakumeak ziren. Ohiko lanbidea izan zen XIX. mendeko Bilboko itsasadarrean. Printzipioz emakumeei debekatuta zegoen lanbidea zen, lanaren nekeagatik, baina Karlistaldietan gizonek alde egin behar izan zutenez, emakumeek egin behar izuten lan hori. Fernando Bernal zuzendariak haiei buruzko filma zuzendu zuen 2006 urtean, Zirgariak izenburuarekin.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1300. urtean Bilbok “villa” titulua lortu egin zuen eta hori lortu eta ia berehala itsasadarrak berebiziko garrantzia bereganatu zuen. Izan ere, 1310.urtean Bilboko Jauna hil zenean, bere ilobak, Maria Diaz Harokoak, foru berri bat jarri zuen indarrean, itsasadarra ekonomiaren ardatz bihurtuko zuena.

Izan ere, foru berri horren arabera Urduñatik zetozen produktu guztiak Bermeora joan beharrean Bilbotik pasatu behar ziren derrigorrez, eta ez hori bakarrik, Urduñatik produktuak Bizkaiara sartzerakoan bakarrik Bilbon saldu ahal ziren.

Ordea, garai hartan Bilboko Itsasadarra ez zen gaur egun ezagutzen dugun antzekoa. “La Peña” auzoraino bakarrik ailegatzen zen ibai bat zen, hareatzez eta padurez josia zegoena, bere erabilpena biziki zailtzen zuena.

Zoritxarrez, Bilboko Itsasadarra txukuntzeko lanak ezin izan ziren berandura arte hasi, Karlistadak zirela eta. Lehen Karlistada 1833 eta 1840 bitartean izan zen, Espainiako ondorengotza arazoak sortua. Liberalek Karlisten aurka borrokatu ziren (karlistek Karlosen ondorengotza defendatuz eta liberalek Isabel). Karlistek gizon asko Portu zituzten Zumalakarregi generalari esker. Zumalakarregik antolatutako gerrilak Bilbo setiatzera agindu zuen Karlosek eta hango setioan Zumalakarregi hil egin zen, karlisten general ospea galduz eta gero eta gehiago ahuldu ziren. Hori zela eta, liberalek gerran aurretik jarri ziren eta karlisten amaiera erraztu zuten. Muñagorriren leloa (Bakea eta Forua) ospea hartu zuen gerra bukatzeko konponbide bezala eta gerra bukaeraren testuan ageri da. Izan ere, galtzaileek askatuak izan ziren eta erraztasunak izan zituzten haien kargu militarrak liberalen armadara eramateko.

Karlistadak amaitutakoan eta egoera baretu zenean, 1533 inguruan, itsasadarra bideratzeko eta erabilgarria egiteko ahaleginak hasi ziren egiten, horrekin batera portuak sortuz. Zoritxarrez, ahalegin horiek ez ziren nahikoa izan eta itsasontzi asko ez ziren gai Portugaletetik aurrera egiteko, bertako portuan geratuz. Hori horrela izanda, ontzi txikiagoak erabiltzen zituzten (gabarrak eta txalupak) bide erdiko portuetan geratzen ziren itsasontzietako salgaiak hiriraino eramateko eta, zenbait kasutan “El Abra” auzotik pasatu ezin ziren itsasontzien karga arintzeko ere erabili izan ziren.

Ordea, askotan ontzi txiki horiekin ere ezinezkoa izaten zen bidaia jarraitzea eta, horregatik lurretik soka batekin laguntzea, mugitzea edota itsasadarrean gora arrastaka eramatea beharrezkoa izaten zen eta zirgariek betetzen zuten paper hori.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen zirgari ofizialak idiak izan ziren, 1796. urtearen inguruan. Urte hori arte Bilboko kontsulatuak zirga askea baimentzen zuen, hau da, egoeraren, lekuaren era momentuaren arabera itsasontzietako tripulazioak egiten zuen lan hori edota inguruan zebiltzan pertsonen laguntza eta animalien indarra erabiltzen zuten.

Ordea, data horretan Erandioko idi jabeen elkarte batek haien animalien zerbitzu ofiziala eskaini egin zion kontsulatuari eta honek baiezkoa eman zien, ondorioz zirgarien zerbitzua lehen aldiz arautuz).

Araudi berriaren arabera idi erabilgarri kopuru zehatz bat finkatu zen eta, era berean, animaliak gidatzeko pertsonak kontratatu ziren, bai eta zerbitzu bakoitzeko kobratuko zen diru kopurua. Horretaz gain, araudi berriak portuko jarduera hurbiletik kontrolatzeko aukera ematen zion kontsulatuari eta, ildo beretik, zirga lanak egiteko kontratatzen ziren pertsonak eta animaliak modu ofizial batean egiten zuten lan.

Bestetik, naiz eta araudiak mesedekoak diruditen egia esan ez ziren oso erosoak izan, jende asko kontratatuta izan behar zutelako eta zerbitzu guztiak kontrolatu behar zirelako. Horregatik 1889. urtean lurrunezko ontziak agertu eta idien zirga desagertu zen, ontzi berri horiek betetzen baitzuten haien lana.

Modu honetan, lurrun ontzien zerbitzuen sistema berria agertu zen Bilboko Itsasadarrean. El Arenaletik ateratzen ziren bi ontzi ziren “Algorta” eta “Socorro” izenekoak eta bakoitzak patroi bat, makinista bat, bi sugin, marinel bat eta bi teknikari zeuzkan.

Sistema berri hori agertu zen garaia burdinaren ustiaketaren garaiarekin bat egin zuen. Bessemer labeetan erabiltzeko aproposa zen Bizkaiko burdina eta, beraz, eskaria, batez ere ingelesen partetik, izugarri igo zen, haiek haien lurraldeetan lor zezaketen burdina ez baitzeukan Bizkaikoak besteko kalitaterik. Gauzak horrela, Itsasadarraren ontzien trafikoa ere gorantz egin zuen.

Bestalde, naiz eta idien zirga lurrun ontzien sistemaren agerpenarekin batera desagertu, beso zirga bizirik jarraitu zuen. Itsasadarrean gora egiten zuten ontzien kopurua igo ahala, burdinaren eskariaren gorakadaren ondorioz, ontziak ibaian gora eramateko zerbitzu gehiago behar ziren eta zirgariek eskaera betetzeko aukera ematen zuten.

Zirgari hauek emakumezkoak ziren gehien bat eta haien zerbitzuak lurrun ontzirenak baino merkeagoak ziren eta, gainera momentuan kontratatu zitezkeen, besteak ez bezala. Zirgarien ibilbiderik arruntena Botika Zaharra auzotik ontziak “Sendeja” auzoko portu zaharreraino eramatea izaten zen baina Elorrietan zehar eramaten zituzten, ibilbide zaila baitzen.

Ala ere, salgaiak zeramatzaten ontziaz gain gondolak ere eramaten zituzten. Gondola horiek “Karroza” izena zuten eta Bilbaotik Portugaletera joateko (eta arrebez) erabiltzen ziren eta ibilbideko zenbait tokitan zirgarien bidez mugituak izatea behar zuten. Zirgariak lan-elkarte bat ziren eta haien gremio propioa zeukaten. Ordea, lan hori egiteko prestakuntzarik ez zen behar (zirgarien zerbitzua behar zen momentuan prest zegoen edonor egin zezakeen lana), gremioak ez zituen haien langileak asko babesten. Gauzak horrela, zirgari moduan lan ugari egonda, diru saria momentuan jasota eta prestakuntzarik beharrezkoa ez izanda, gero eta emakume gehiago hasten ziren ibaian gora lan egiten eta, beraz, hainbat eta jende gehiago orduan eta diru sari apalagoak jasotzen zituzten.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirgarien inguruan aipa daitezkeen bitxikeria ugari ez egon arren, egon badaude, ala nola portuko jendeak jarri zieten ezizen peioratiboa. Izan ere “ganapanes” deitzen zituzten haien lan baldintzengatik. Zirgariek ez zuten prestakuntzarik behar haien lana burutzeko soldatak momentuan jasotzen zituzten, beraz, askotan egun horretan jateko bakarrik egiten zuten lan eta gero usten zuten. Horregatik deitzen zituzten horrela, egun horretan ogia erosteko egiten zutelako lan askotan.

Bestetik haien nortasunaren aldaketa aipagarria da ere. Marinelen esanetan, burdinaren ustiaketa hasi aurretik portuan lan egiten zuten zirgariak alaiak, kantariak, garbiak eta zintzoak ziren baina, eskaria igo egin zenean eta haien lan baldintzak okertu, haien izaera ere aldatu zen. Alaiak izatetik humore txarrekoak izatera pasatu ziren, lanera garbi eta txukun joatetik zikin eta zarpail joatera eta zintzoak izatetik lotsagabeak izatera.

Amaitzeko, urtero “Jentilak” elkartea Getxon zirgarien ohorez ospatzen duen antzezlana aipatu beharra dago. Antzezlan hau 1879. urtean aldizkari batean agertu zen berri baten aurkezpena da, non zirgari batek istripu bat izaten duen eta portutik zegoen errementari batek laguntzen duen, modu horretan zirgarien egoera latza salatuz. Antzezlanean kantak eta dantzak ere barneratzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barberia, I. (2006) Las sirgueras de la ría de Bilbao Bilbao: BBK.

Zirgariak, una iniciativa del colectivo “Jentilak”.