Zoriontasunaren liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoriontasunaren liburua
Libro de la Felicidad 007v.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea1582
Argitaratze-data1582
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Zoriontasunaren liburua Otomandar Inperioan, 1582. urtean egindako eskuizkribu argiztatua da. 1574 eta 1595 bitartean inperioaren agintea izan zen Murad III.a sultanak egiteko agindu zuen. Testua arabieratik itzuli zen. Liburua horoskopoaren inguruan antolatzen da.[1]

Murad III.a eta bere garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendearen bigarren erdialdean Otomandar Inperioaren aginpideak Budapestetik Bagdadera eta Oman eta Tunisiatik Mekara eta Medinara hedatzen ziren, Damaskoko, Alexandriako edo Kairoko bezalako hiri garrantzitsuak biltzen zituen. Turkiarrek Zetaren Bidea, Itsaso Beltza eta Mediterraneoko ekialdeko erdia ere kontrolatzen zituzten. Sultanak Konstantinoplatik gobernatu zuen inperioa; hiri horretan arkitektoak, margolariak, kaligrafistak, bitxigileak, ontzigileak eta poetak aritu ziren haren zerbitzura. Suleiman I.aren biloba, Murad sultan kultu eta sibarita zen, artearen zaindari handia eta XVI. mendeetan eta XVII. mendeetan Turkiako otomandar pinturaren garapen garrantzitsuaren arduraduna izan zen . Bere erregealdian Iranekin eta Europako estatu kristauekin etengabeko gerrek ere izan ziren.

Murad III.a sultana erabat xurgatu zuen haremaren bizitza politiko, kultural eta sentimental biziak. 103 seme-alaba izan zituen, baina horietatik 47 bakarrik aurrera atera ziren. Liburu hau bere Fatima alabari eskaintzeko oparia izan zen.[2]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoriontasunaren liburuak zodiako hamabi zeinuen azpian jaiotako pertsonen ezaugarrien deskribapen zehatzak biltzen ditu. Deskribapen horiek ilustratzeko, gizakiaren egoera desberdinak irudikatzen dituzten pintura multzo bat erakusten da. Planeten konjuntzioaren arabera, konkordantzia fisiognomikoko taula batzuk, ametsen interpretazio zuzena eta iragarpena asmatzeko tratatu enigmatikoa zekarren liburuak.[3]

Eskuizkribua garai hartako ekialdeko munduaren lekukotasun paregabea da. Erdi Aroko imajinazio turkiarraren munstro, deabru eta piztiei eskainitako atala ere badago.

Ilustrazioen egilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere miniatura guztiak Ustad 'Osman irakasle ospetsuaren zuzendaritzapean egin omen ziren; zodiakoaren zeinuei eskainitako hasierako irudi sortaren egile eztabaidaezin izan zen behintzat. 'Osmanek, Serrallo tailerreko margolarien arduraduna 1570. urtetik izan zen. 'Osmanek Muradeko gorteko beste artista batzuei eragin zien. Hark egindako erretratuen zehaztasuna zen bere estiloaren ezaugarri bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]