Zuberoako Kostüma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zuberoako Kostüma
Book nibbled by a rodent - corner.JPG
Datuak
Argitaratze-data 1553
Generoa Forua
Jatorrizko izenburua Les Coustumes/ generales du pays and Viscô/pté de Solle
Hizkuntza Bearnera
Argitaratzailea Bordele
Herrialdea Frantziako Erresuma

Zuberoako Kostüma edo Zuberoako Forua (okzitanieraz: Coustume de Solle) bearneraz idatzitako agiria da[1]. Bertan Zuberoako Erdi Aroko egitura sozial eta administratiboa transkribatu zuten. Hitz batzuk izan ezik (sainhoa, abel haxacarri eta gasaila), gaskoiz idatzi zuten eta ez zen euskaratua izan[2].

Bertan agertzen diren ohiturak lehenagokoak badira ere[3][4], Frantzisko I.a Frantziakoak 1520ko martxoaren 5ean idazteko agindua eman zien. Lanari ekin eta urte bereko azaroaren 21erako izkiriatua zuten. Lehendabizikoz 1553an argitaratu zuten Bordelen. Guztira 336 kapitulu zituen 37 titulutan banaturik[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Zuberoa
Artikulu hau Zuberoako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.