Zurriola Antzerki Eskola
| Zurriola Antzerki Eskola | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | arte dramatikoko eskola |
| Herrialdea | Espainia |
| Jarduera | |
| Honen parte | Zurriola Ikastola |
| Erabilitako hizkuntza | euskara |
| Historia | |
| Sorrera | 2001 |
| Jasotako sariak | |
| webgune ofiziala | |
Zurriola Antzerki Eskola Donostiako Zurriola ikastolako antzerki eskola amateurra da, 2001ean sortua.[1] Gros Ulia auzoan dago kokatuta Zurriolako hondartzatik gertu. Musika eskola eta dantza-eskola ere badago ikastola berean.
2021ean Donostiako udalak Hiritar merezimenduaren domina eman zion antzerki-eskolari antzerki-mundua bultzatu, antzerkiarekiko zaletasuna zabaldu eta euskarazko edukiak indartzen egindako lanagatik.[2] [3][4] 1995 eta 2024 urte bitartean gutxienez 60 antzezlan taularatu zituen.[5]
Jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerki Eskola bi kategoriatan banatuta dago. Alde batetik, haurrek, kurtsoka banatuta, interpretazioarekin zerikusia duten arlo ezberdinak garatzen dituzte urtero; hala nola, mimoa, klown pertsonaia, testua, inprobisazioa, gorputz-adierazpena edota sormena. Ariketen bidez, emanaldi bat sortzen dute eta ikasturte amaieran (apirilean) bi emanaldi egiten dituzte; bata beren ikaskideentzat eta bestea familia eta senitartekoentzat.[2][6][7]
Bestalde, talde amateurrak ere badira, 2021ean bost ziren. Hamazortzi urtetik gorako aktoreak aritzen dira hor, antzezlanak prestatu, entseatu eta antzoki eta espazio kulturaletan emanaldiak eginez. Horietako asko ikastolatik pasatako pertsonak dira, baina hortik kanpo etorritakoak ere badira; edozein pertsona sar daiteke antzerki eskolan antzerki egitera. Talde horien artean, beti izaten da gurasoz edo guraso ohiez osatutako bat, baita gaztetxoagoak elkartzen dituena ere.[2][6]
Euskarazko antzerki.testu gutxi daudenez, maiz beste hizkuntzatan eginiko obretara jo behar izaten dute eta beraiek itzultzen dituzte antzeztu ahal izateko. Esate baterako, 2021an Donostiako 32. Gazteen Antzerki Topaketetan obrarik onenaren saria irabazi zuen "BRIANen BIZITZA" antzezlanaren gidoia aktoreek berek itzuli eta moldatu zuten Monty Python-en Life of Brian filmetik.[8][9]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte asko ditu antzerkiak Zurriola ikastolaren historian, eta erreferentzia bilakatu da maila horretan askorentzat. 1994. urte inguru Gotzon Alemanek ekin zion bideari, eta haren ondotik Montxo Imazek, ordubeteko klaseak emanez eguerdietako tarteetan.[1]
2001ean Zurriola Antzerki Eskola elkarte moduan antolatu zuten, sortzaileak Montxo Imaz, Joserra Fachado, Anartz Zuazua eta Santi Goñi izan ziren, Mikel Sarriegi irakaslearen laguntzaz.
2009an, berrehun eta hirurogei ikasle ari ziren hogeita bi taldetan banaturik, guztiak lau irakasleren akuilupean: Joserra Fachado, Montxo Imaz, Mikel Sarriegi eta Izaskun Lacalle. Lehenago arituak ziren halaber Nagore Aranburu, Oihana Maritorena eta Maider Oiartzabal.[1]
2021ean bost irakasle aritzen ziren eskolan. Fachado eta Sarriegiz gain, Oihana Maritorena eta Nerea Arriola ere bai.[10]
-
Mikel Sarriegi eta Joserra Fachado (2009)
-
Oihana eta Joserra Fachado (2020)
Antzerki-eskola 2001ean hasi zenetik, urtero beti ibili dira 170-200 ikasle.[6] Beraz, ziurra da gutxienez 1000 ikasle baino gehiago direla euskarazko antzerki-eskola honetan trebakuntza minimo bat jaso dutenak.
Euskarazko antzerki.testu gutxi daudenez, maiz beste hizkuntzatan eginiko obretara jo behar izaten dute eta beraiek itzultzen dituzte antzeztu ahal izateko. Esate baterako, 2021an Donostiako 32. Gazteen Antzerki Topaketetan obrarik onenaren saria irabazi zuen "BRIANen BIZITZA" antzezlanaren gidoia aktoreek berek itzuli eta moldatu zuten Monty Python-en Life of Brian filmetik.[8][9]
2022ko obren artean zeuden hauek: Alfredo Sanzolen Ilargian izan zen, Emakume abeslari burusoila, Eugene Ionescorena, guraso taldeak sorturiko Kaxkarina kabareta eta gazte amateurraren Munduko antzezlanik txarrena deritzona.[6]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022: Donostiako Hiritar Merezimenduaren domina eman zion antzerki-eskolari antzerki-mundua bultzatu, antzerkiarekiko zaletasuna zabaldu eta euskarazko edukiak indartzen egindako lanagatik.[2] [3][4] Antzerkia bezalako oinarrizko praktika kulturalaren esparruan lanean jarduteagatik. Donostia euskarazko eta amateurra den antzerkigintza bultzatzeko ezinbesteko tresna bilakatu delako.[11]
Donostiako Gazteen Antzerki Topaketetan hainbat sari jaso ditu ZAE eskolak. Hauek dira horietako batzuk:
- 2022: Senior kategoriako Taularatze Onenaren saria (18-30 urte): “Irla ezezaguna" José Saramagoren ipuinaren egokitzapena. Gidoiaren moldaketa eta zuzendaria: Mikel Sarriegi.[12][13]
- 2021: Senior kategoriako Obrarik Onenaren saria (18-30 urte): “Brian-en bizitza filmaren egokitzapena.[8][9] Zuzendaria: Mikel Sarriegi.
- 2016: Junior kategoriako Talde artistikorik onenaren saria (14-18 urte): Juno filmaren egokitzapena.[14] Zuzendaria: Mikel Sarriegi.
- 2016: Senior kategoriako Talde artistikorik onenaren saria: Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanaren bertsioa.[14] Zuzendaria: Mikel Sarriegi.[15]
- 2014: Junior kategoriako Obrarik onenaren saria: “Peter Pan.[16][17]
- 2014: Junior kategoriako Talde artistikorik onena: Harry Potter. Zuzendaria: Mikel Sarriegi.[16]
- 2014: Senior kategoriako Eszenaratzerik onena: “Sagu tranpa” antzezlanaren bertsioa.[16]
- 2013: Junior kategoriako Obrarik onenaren saria: Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanaren bertsioa.[18] [19]
- 2013: Senior mailako obrarik onena:“Psikiatriko bateko ametsa” antzezlanaren bertsioa. Zuzendaria: Joserra Fachado[18]
- 2012: Junior kategoriako Talde artistikorik onenaren saria: “Dirua”.[20]
- 2012: Junior kategoriako Eszenatzerik onenaren saria: “Udako gau bateko ametsa”. Zuzendaria: Mikel Sarriegi.[20]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Guillan, OIer. (2009-09-27). «Oholtza gainean haziak» Argia (kontsulta data: 2022-01-15).
- ↑ a b c d Esnaola, Inazio. (2022-01-14). «"Ziur dominari lekutxoren bat topatuko diogula ikastolan"» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2022-01-14).
- ↑ a b «Hiritar Merezimenduaren Dominak - Donostiako Danborrada» danborrada.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2022-01-14).
- ↑ a b «Zorionak Antzerki Eskolari! | Zurriola Ikastola» zurriolaikastola.eus (kontsulta data: 2022-01-14).
- ↑ «Zurriola Antzerki Eskola - ganbila.eus» www.ganbila.eus (kontsulta data: 2025-02-18).
- ↑ a b c d Garro Irastorza, Uxue. (2021-12-26). «Zurriola Antzerki Eskola, euskaraz eginiko antzerkia bi hamarkadetan bultzatuz» www.noticiasdegipuzkoa.eus (kontsulta data: 2022-01-14).
- ↑ Ibargutxi, Felix. (2012-05-27). ««Oso hunkigarria da zortzi urteko umeak mimoa egiten ikustea»» El Diario Vasco (kontsulta data: 2022-01-20).
- ↑ a b c «Sariak banatu dira 32. Gazteen Antzerki Topaketan» www.donostia.eus (Donostiako udala) (kontsulta data: 2022-01-14).
- ↑ a b c «Brianen bizitza, Zurriola antzerki eskola» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2022-01-14).
- ↑ «Antzerki Eskola. Zurriola Aldizkaria 2011 by Zurriola Ikastola - Issuu» issuu.com (Zurriola Ikastola): 7. (kontsulta data: 2022-01-14).
- ↑ «Donostia.eus - [Berria 2022ko Hiritar Merezimenduaren Dominak eta Urrezko Danborra banatu dira»] www.donostia.eus (kontsulta data: 2022-01-20).
- ↑ «Donostia.eus - 1. Más sobre juventud» www.donostia.eus (kontsulta data: 2022-06-20).
- ↑ 33. GAZTEEN ANTZERKI TOPAKETA 2022. Donostia Kultura.
- ↑ a b «Donostia.eus - [Berria XXVIII Gazteen Antzerki Topaketaren Palmaresa»] www.donostia.eus (kontsulta data: 2022-01-20).
- ↑ TARTUFO - Trailer ofiziala - Zurriola Antzerki Eskola. (kontsulta data: 2022-01-20).
- ↑ a b c «26. Gazteen Antzerki Topaketa: 3 sari Zurriola Antzerki Eskolaren taldeentzat!!» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2014-07-12 (kontsulta data: 2022-01-20).
- ↑ 2014 - ZAE - DBH4 - "Peter Pan" (trailerra). (kontsulta data: 2022-01-20).
- ↑ a b «Kutsidazu bidea, Ixabel» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-09-07 (kontsulta data: 2022-01-20).
- ↑ «Bi sari ikastolarentzat Topaketan:'Kutsidazu' eta 'Psikiatriko bateko ametsak'» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-06-15 (kontsulta data: 2022-01-20).
- ↑ a b «Zurriola ikastolako antzerki-eskola | Antzerkian atseginez» web.archive.org 2012-08-31 (kontsulta data: 2022-01-20).
- ↑ Zurriola Antzerki Eskola. (2016). Kutsidazu Isabel 2016. Zurriola ikastola (kontsulta data: 2022-01-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala 2.Zurriola ikastola
- Webgune ofiziala 3 (2014-2020).facebook
- Webgune ofiziala 0 (2011-2014) Internet Archive zurriantzerki.blogariak.net webgunea galdu egin zen 2021eko martxoan. Zerbait berreskuratua Internet Archivetik.
- Zurriola Antzerki Estola Antzerki konpainiak. Ganbila.eus euskal Antzerkiaren datu-basean. 61 obra (1995-2024)
- Oholtza gainean haziak. Oier Guillan. (Argia aldizkaria. 2009-09-27)
- TARTUFO - Trailer ofiziala - Zurriola Antzerki Eskola. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- "Peter Pan" (trailerra). 2014 - ZAE - DBH4 - (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- ROMEO ETA JULIETA Zurriola Antzerki Eskola Trailer ofiziala. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).