Edukira joan

Mikel Sarriegi (aktorea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Sarriegi (aktorea)

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1968 (57/58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, irakaslea eta pailazoa
Enplegatzailea(k)Zurriola Antzerki Eskola
Lan nabarmenak

Mikel Sarriegi (Donostia, Gipuzkoa, 1968) aktorea, pailazoa, antzerki-zuzendaria, eta Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea.

Izen bereko liburuan oinarritutako Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean protagonistaren rola jokatu zuen (Juan Martin). 2003an estreinatu zuen antzezlana Gorringo Antzerki Taldeak Tafallan. Obra arrakastatsu hartako beste aktoreak Ainere Tolosa (Ixabel), Ixabel Agirresarobe (Baserriko amona), Anjel Alkain Baserriko aita, taxista, eta Koldobika,mediku pedantea), eta Egoitz Lasa baserriko semea) izan ziren. Zuzendaria Anartz Zuazua izan zen, gidoilariak Joxean Sagastizabal eta Nagore Aranburu.

Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkigintzan, ia bi urtez iraun baitzuen, eta emanaldiak 180 izatera heldu zirelako.[1]

Hipo eta Tomax pailazoak

Hipo eta Tomax taldeko Hipo pailazoa izan zen, Joserra Fachadorekin lankidetzan.

Sarriegik Astrolabium Teatroa konpainia sortu zuen 2016an Hondarribian.[2] taldeak E, petrel! Julio Villarerekin solasean obra euskaraz taularatu zuen 2016an.[3] Julio Villar abenturazale donostiarrak lau urtez Mistral belaontzian egindako bidaiaren ondotik idatzitako liburuan oinarritzen da obra eta Sarriegik berak moldatu zuen antzerkirako.[4][5][6]

Geroago 'Butterfly effect (Gizateriaren hegaldia)' antzezlana estreinatu zuen 2021eko ekainean: tximeleta baten hegaldiak munduaren beste puntan sor ditzakeen olatuez, historian egindako keinuez, eta egin gabekoez.[1][7]

Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bera irakasleetako bat zen 2001ean Montxo Imaz, Anartz Zuazua eta Santi Goñik Zurriola Antzerki Eskola sortu zutenean. 1994. urte inguru Gotzon Alemanek ekin zion Zurriola ikastolan antzerkia lantzeari, eta haren ondotik Montxo Imazek, ordubeteko klaseak emanez eguerdietako tarteetan.[8] Geroago Izaskun Lacalle, Maider Oiarzabal, Ohiana Maritorena eta Nerea Arriola ere izan dira eskolako irakasleak. Sarriegi hasieratik parte hartu du.[9][10][11] Urte guzti horietan zehar, antzerki-eskola 2001ean hasi zenetik, urtero beti ibili dira 170-200 ikasle. Ziurra da 1000 ikasle baino gehiago direla euskarazko antzerki-eskola honetan trebakuntza minimo bat jaso dutenak.

Hondarribian ere antolatu ditu Antzerki tailerrak.[12][13]

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketetan hainbat sari jaso ditu ZAE eskolak. Hauek dira horien artean Sarriegik zuzendu dituen batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2021--06-16). ««Tximeleta efektua gertatzen da; egia da»» Berria (kontsulta data: 2022-01-15).
  2. «Mikel Sarriegi: "Obrak zerbait ukitzen du, eta espero dut Hondarribian ere hori gertatzea"» Bidasoko Hitza 2016-02-24 (kontsulta data: 2022-01-15).
  3. Sarasola, Ainhoa. «Amarrak askatu, bizitzari heltzeko» Berria (kontsulta data: 2022-01-15).
  4. Perez, Agus. «Bizitzatik nabigatuz» Berria (kontsulta data: 2022-01-15).
  5. (Gaztelaniaz) «'La mítica epopeya de Julio Villar merecía una representación teatral'» EITB Radio Televisión Pública Vasca (kontsulta data: 2022-01-15).
  6. (Gaztelaniaz) «E Petrel!, navegando en un escenario» EITB Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2022-01-15).
  7. Ruiz, Rebeka. (2021-12-03). ««Irabazleek idatzi dute historia, eta horrekin haustea da helburua»» Bidasoko Hitza (kontsulta data: 2022-01-15).
  8. Guillan, OIer. (2009-09-27). «Oholtza gainean haziak» Argia (kontsulta data: 2022-01-15).
  9. «Antzerki Eskola. Zurriola Aldizkaria 2011 by Zurriola Ikastola - Issuu» issuu.com (Zurriola Ikastola): 7. (kontsulta data: 2022-01-14).
  10. Esnaola, Inazio. (2022-01-14). «"Ziur dominari lekutxoren bat topatuko diogula ikastolan"» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2022-01-14).
  11. Guillan, OIer. (2009-09-27). «Oholtza gainean haziak» Argia (kontsulta data: 2022-01-15).
  12. «11 eta 14 urte arteko gazteei zuzendutako antzerki tailerra antolatu dute» Bidasoko Hitza 2022-01-07 (kontsulta data: 2022-01-15).
  13. (Gaztelaniaz) ««A mí el teatro me ha colocado en el mundo y en la vida, sin duda»» El Diario Vasco 2019-10-19 (kontsulta data: 2022-01-15).
  14. Esnaola, Inazio. (2022-01-14). «"Ziur dominari lekutxoren bat topatuko diogula ikastolan"» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2022-01-14).
  15. «Hiritar Merezimenduaren Dominak - Donostiako Danborrada» danborrada.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2022-01-14).
  16. «Zorionak Antzerki Eskolari! | Zurriola Ikastola» zurriolaikastola.eus (kontsulta data: 2022-01-14).
  17. «Donostia.eus - 1. Más sobre juventud» www.donostia.eus (kontsulta data: 2022-06-20).
  18. 33. GAZTEEN ANTZERKI TOPAKETA 2022. Donostia Kultura.
  19. «Sariak banatu dira 32. Gazteen Antzerki Topaketan» www.donostia.eus (Donostiako udala) (kontsulta data: 2022-01-14).
  20. «Brianen bizitza, Zurriola antzerki eskola» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2022-01-14).
  21. a b «Donostia.eus - [Berria XXVIII Gazteen Antzerki Topaketaren Palmaresa»] www.donostia.eus (kontsulta data: 2022-01-20).
  22. TARTUFO - Trailer ofiziala - Zurriola Antzerki Eskola. (kontsulta data: 2022-01-20).
  23. «26. Gazteen Antzerki Topaketa: 3 sari Zurriola Antzerki Eskolaren taldeentzat!!» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2014-07-12 (kontsulta data: 2022-01-20).
  24. 2014 - ZAE - DBH4 - "Peter Pan" (trailerra). (kontsulta data: 2022-01-20).
  25. «Kutsidazu bidea, Ixabel» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-09-07 (kontsulta data: 2022-01-20).
  26. «Bi sari ikastolarentzat Topaketan:'Kutsidazu' eta 'Psikiatriko bateko ametsak'» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-06-15 (kontsulta data: 2022-01-20).
  27. «Zurriola ikastolako antzerki-eskola | Antzerkian atseginez» web.archive.org 2012-08-31 (kontsulta data: 2022-01-20).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]