José Saramago

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Saramago
JSJoseSaramago.jpg
Bizitza
Izen osoa José Saramago
Jaiotza Azinhaga Itzuli1922ko azaroaren 16a
Herrialdea  Portugal
Talde etnikoa portugaldarra
Heriotza Lanzarote2010eko ekainaren 18a (87 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Leuzemia
Familia
Ezkontidea(k) Ilda Reis Itzuli  (1944 -  1970)
Pilar del Río Itzuli  (1988 -  2010-06-18)
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, antzerkigilea, itzultzailea, eleberrigilea, poeta, kronikagilea, saiakeragilea, eguneroko-idazlea, literatura-kritikaria, idazlea eta gidoilaria
Lantokia(k) Lisboa
Lan nabarmenak O Evangelho segundo Jesus Cristo
Ensaio sobre a Cegueira
Ensaio sobre a Lucidez
As Intermitências da Morte
Cain Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa eleberria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateoa
IMDb nm0764832
www.josesaramago.org/
Assinatura José Saramago.png

José Saramago (Azinhaga, Santarem, 1922ko azaroaren 16a - Lanzarote, Kanariar uharteak, 2010eko ekainaren 18a) idazle, nobelagile, poeta, antzerkigile eta kazetari portugaldarra izan zen. Literatura europarreko egilerik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Olerkiak, eleberriak, ipuinak, antzerkia eta saiakera landu zituen. Literaturako Nobel saria jaso zuen 1998an. Politikoki ere oso pertsona aktiboa izan zen. "Ateoa, komunista eta ezkortzat" definitzen zuen bere burua. Bizitzako azken urtetan Lanzaroten (Kanariar uharteak) bizi izan zen. Pilar del Río-rekin ezkonduta egon zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922ko azaroaren 16an jaio zen Azinhaga herrian (Portugal), Santaremgo barrutian. Hamar urterekin Lisboara joan zen bizitzera bere familiarekin. Bigarren mailako ikasketak bertan behera utzi behar izan zituen, gurasoek, José de Sousa eta Maria da Piedadek, eskolak ordaintzeko dirurik ez zutelako (bere familian bizi izan zuen egoera ekonomiko txiro eta umilak eragina izan zuen bere pentsatzeko moduan, eta batez ere bere ideia politikoetan). Lanbide Heziketako eskolan sarrailagile mekanikoaren ofizioa ikasi zuen.

1940an Lisboako erietxe zibiletako lantegietan hasi zen lanean, sarrailagile gisa, eta 1942an erietxe hauetako administrazioko zerbitzuetara deitu zuten. 1943an administrazio-buru gisa hasi zen lanean, zeramikako industriako langileen Familien Laguntza Kutxan lehendabizi, eta industria metalomekanikoarenean gero. Bi enplegu horien artean argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, Tierra do pecado (1947). Garai hartan kezka politikoa piztu zitzaion. Halaber, Café del Chiadoko literatur tertulietara joaten hasi zen, eta Isabel de Nobrega poetarekin elkartu zen.

1955. urteaz geroztik Estudios Cor argitaletxearentzat lan egin zuen. 1966an bere bigarren obra argitaratu zuen, Os poemas possiveis poesia-liburua. 1969an Portugaleko Alderdi Komunistako kide egin zen. Urtebete geroago Probablemente alegría argitaratu zuen eta 1971n Desta mundo e do outro, hainbat egunkaritan argitaratutako kroniken bilduma bat. 1974ko Krabelinen Iraultzaren ondoren, Informazio Ministerioan lan egin zuen, eta Lisboako Diaro de Noticias egunkariko zuzendarikide izendatu zuten. Hala ere, handik gutxira egunkaria utzi zuen eta itzulpenak egitetik bizi izan zen garai batean. 1975ean O año de 1993 argitaratu zuen, kritikarientzat Saramago idazlearen hasiera izan zena.

1977an Manual de pintura e caligrafía kaleratu zuen, fikzio hutseko lehen obra. Urtebete geroago Objeto Quase ipuin-bilduma argitaratu zuen, eta 1979an, enkarguz, A noite antzerki-lana. 1980an Levantado do Cho eleberriarekin bere literatur kalitatea balioesten zion lehenengo saria jaso zuen, Lisboako Hiria saria, hain zuzen. 1982an atera zen Portugaletik, Memorial do convento liburuarekin, eta Portugaleko PEN Klubaren Fikzioa-Saria jaso zuen[1].

Izen handiko idazle bihurturik, 1984an O ano da morte de Ricardo Reis eta 1986an A Jangada de pedra argitaratu zituen. 1991n El Evangelio según Jesucristo eleberria aurkeztu zuen Lisboan. Portugaleko Kultura Ministerioak betoa jarri zion liburuari, Portugaleko erlijioarentzat eta agintaritzarentzat laidogarria zelakoan. 1995ean, Ensayo sobre la ceguera liburua argitaratu eta bost egunetara Camões saria jaso zuen, Portugaleko literatur sari nagusia.

1998an Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Hauek dira bere beste lan aipagarri batzuk: Poetica dos cinco sentidos: O ouvido (1979); Que farei com este livro (1980); Viagem a Portugal (1981); A segunda morte de Francisco Assis (1987); In nomine Dei (1993); Todos los nombres (1998); Lisboako setioa (1999, Jon Alonsok euskaratua).

87 urterekin hil zen, 2010eko ekainaren 18an, Tias (Lanzarote, Las Palmas) herriko bere bizilekuan, leuzemia kroniko baten eraginez.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1977 - Manual de Pintura e Caligrafia
  2. 1980 - Levantado do chão
  3. 1982 - Memorial do Convento
  4. 1984 - O Ano da Morte de Ricardo Reis Fernando Pessoa-ren omenez.
  5. 1986 - A Jangada de Pedra
  6. 1989 - Lisboako Setioaren Historia (História do Cerco de Lisboa)
  7. 1991 - "O Evangelho segundo Jesus Cristo
  8. 1995 - Ensaio sobre a Cegueira
  9. 1997 - Todos os Nomes
  10. 2001 - A Caverna
  11. 2003 - O Homem Duplicado
  12. 2004 - Ensaio sobre a Lucidez
  13. 2005 - As Intermitências da Morte
  14. 2006 - As pequenas memórias
  15. 2008 - A Viagem do Elefante


Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lisboako setioaren historia (Historia del cerco de Lisboa). Ibaizabal, 1999. Itzulpena, Jon Alonso.

Itzulpenaren argitalpena Jon Alonsok eta Jose Saramagok berak aurkeztu zuten Bilbon, Bidebarrietako udal liburutegian, 1999ko urriaren 7an [2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: José Saramago
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Saramago Aldatu lotura Wikidatan