Zutikako harmail

Wikipedia, Entziklopedia askea
Celtic Park estadioko zutikako eremuaren ikuspegia. Glasgow, Eskozia.

Zutikako harmaila ala oinezko harmaila (ingelesez Safe standing) kirol estadioetan, eta bereziki futbol estadioetan, ikusleak kirol ekitaldi osoan zutik egoteko baimena duten hainbat harmaila motek jasotzen duten izendapena da.

Jatorriz, 1990eko hamarkadan amaierarte, Europako kirol eta futbol estadio askoetako harmailetak ikusleak zutik egotea oso ohikoa zen, baina ezbehar ugariren ondoren zutikako harmailak debekatzen hasi eta 1990eko hamarkadaren erdialdera kasik denak desagertuak zeuden.

Zutikako harmaila berrien berpizkundea Erdialdeko Europan hasi zen, batipat Alemania eta Austrian, eta askok Erresuma Batua eta Premier Leagueko estadioekin lotu arren, gaur egun Ingalaterra eta Galesen legez kanpokoak dira, gehienbat UEFA eta FIFAren araudien ondorioz.

Halere, Erresuma Batuko Ikusleen Legea Eskozian indarrean ez dagoenez, Eskoziako futbol ligak zutikako harmailei dagokionez araudia lasago hartu eta 2016. urteaz gerotiz Celtic Park estadioan 2.600 lagunentzako zutikako harmaila gune bat dago.

Euskal Herrian, Anoeta estadioan Hego Hondoko Aitor Zabaleta Herri Harmaila zutikako eremua da, San Mames estadioan ere halako harmaila bat osatzea eskatu izan da.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]