Edukira joan

Villanañe

Koordenatuak: 42°48′N 3°06′W / 42.8°N 3.1°W / 42.8; -3.1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Villanañe
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGaubea
Geografia
Koordenatuak42°48′N 3°06′W / 42.8°N 3.1°W / 42.8; -3.1

Villanañe Arabako Gaubea udalerria osatzen duten herrietako bat da. Baronatarren dorretxeagatik da ezaguna.

Historian zehar aurkitu diren agirietan izen desberdinak izan ditu. Zaharrena 949 urtekoa da eta Villa de Navi izena du. Ondorengo agirietan Villas Phani (1137), Villanañe (1146), Villananne (1175), Villaallañe eta Villalane (XV. mendean), Villanabia (XVI. mendean), Villalinage (1715), Villanage (XVIII. mendean) eta Villananni (1752)[1].

Omecillo eta Tumecillo ibaiek bat egiten duten tokian kokaturik dago, udalerriko herriburua den Uribarri Gaubea herritik gertu.

Astorga-Bordele galtzada erromatarra pasatzen zen bertatik eta garai hartako 2 x 0'5 metrotako harlauza bat aurkitu da, honela dioena:

«

D. MUERTO
ANTESTIA
EVTERPE
S P
AN. LXXV

»

Araba aldea eta sortzen ari zen Gaztelako Erresumaren arteko loturagunea izan zen eta mendebaldetik etorritako birpopulazioa jasan zuen. 1139 urtean Alfontso VII.a Gaztelakoak Martin Perez de Barahonari eman zion Villanañe jaurerria[1]. Gaur egungo Baronatarren dorretxea XIV. mendean eraiki zuen Ruiz Muñoz de Varonak. Dorretxearen inguruan herria sortuz joan zen, Barrio Alto esaten dioten tokian. Ingurune hau despopulatu egin zen ordea hurrengo mendeetan Villanañe ibaiertzean garatuz joan baitzen. Haranaren iparraldean Angostoko santutegia eraiki zen XIV. mendean.

Baronatarren dorretxea

Gaubeako Anaidiko "Aitonen semeen batzarrak" Villanañeko udaletxean izaten ziren Angostoko santutegiaren ondoko arte baten inguruan, harik eta 1841ean Bellojín herrixkarekin udalerri propioa osatu zuen arte. 1923an Gaubearen barnean sartu zen berriz[2].

Villanañeko biztanleria

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
13 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillas Bobeda

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Villanañe» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Villanañe» Escapada Rural (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Urkamendiak Euskal Herrian» Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]