Abandoko elizatea
Wikipedia(e)tik
(Abandoko Elizateatik berbideratua)
Abandoko elizatea (edo errepublika) Bilbo ondoan izan zen herriaren izena zen. Bilbok 1872. urtean anexionatu zuen.
Abandoko elizatearen lurrak ziren Ibaizabalen ezkerraldean dauden Bilboko lur guztiak, Bilbo Zaharreko zati bat izan ezik. Zati hori San Antongo zubitik gertuen dagoena da. Beraz, Abandoko lurren artean zeuden gaur egungo auzo hauek: Abando, Indautxu, Basurtu, Zorrotza, Irala, Miribilla, San Frantzisko, Zabala, Errekalde, Uretamendi, Iturrigorri, Abandoibarra, Olabeaga, Altamira, Mintegitxueta, San Adrian eta Abusu.
Basurtutik gertu San Mames baseliza zegoen. 1450ean frantziskotarrek Abandoko San Mames komentua eraiki zuten baselizaren gainean. Gaur egun Erruki Etxea dago bertan.