Abderraman I.a
Wikipedia(e)tik
Almuñecarren dagoen bere estatua
Abd Ar-Rahman ibn Mu`awiya ibn Hisham ibn Abd al-Malik (arabieraz: بدالرحمن بن معاوية بن هشام بن عبد المل), Abderraman I.a edo Abd al-Rahman I.a bezala ere ezagutua, (Damasko, egungo Siria, 734 - Kordoba, 788) Kordobako Emirerriko lehenengo emir independentea izan zen, omeiar leinukoa.
Ezizenez "al-Dājil" (الداخل: "etorkina") ezaguna, bere erreinaldian ezin zituen iparraldeko kristau erresumen aurkako ohiko razziak egin. Hogeita hamabi urte eman zituen Yusuf al-Fihri azken wali eta bere semeen aurka, abbastarren aldeko siriar eta bereberren aurka borrokatzen.
| Aurrekoa Lehendabizikoa |
Kordobako emirra 756-788 |
Ondorengoa Hisham I.a Kordobakoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |