Abu Nuwas
Wikipedia(e)tik
Abu-Nuwas al-Hasan ben Hani al-Hakami (al-Ahwaz, 756– Bagdad, 814) edo Abū-Nuwās (arabieraz: ابونواس; pertsieraz: ابونواس, Abu Novas) inoiz izan den arabiar poetarik handienetakoa izan zen. Basoran eta Kufan egin zituen filologia- eta olerti-ikasketak. Badirudi urte batzuetan basamortuan bizi izan zela, beduinoen artean, arabiera hobeto ikasteko. Harun al-Rashid, eta haren seme eta jarraitzaile izan zen al-Aminen olerkari estimatuena izan zen. Hala ere, agintarien kontra argitaratu zituen poemengatik hil zuten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.