Ací Gasconha
Wikipedia(e)tik
Ací Gasconha erakunde kultural okzitaniarzalea da, okzitaniera-gaskonieraren ofizialtasuna Baiona-Angelu-Biarritz eskualdean aldarrikatzen duena.
[aldatu] Helburua
Erakundeak Baish Ador edo Behe-Aturri eskualdean (Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarrean) bakarrik euskaldun eskualdetzat edukitzearen kontra dago, haien ustez gaskoniera delako eskualdeko hizkuntza tradizionala (Atlas linguistique de la Gascogne liburuan oinarrituta).
[aldatu] Historia
Erakundea 1975ean sortu zuten Amics Gascons e Bearnés izena izanik. 1992an egungo izena hartu zuen. Eskualdean okzitaniera-gaskonieraren ezaguera bultzatu zuten Que parlam! liburuaren bitartez.