Aflatoxina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
(–)-B1 aflatoxinaren egitura kimikoa
(–)-G1 aflatoxinaren egitura kimikoa

Aflatoxinak hainbat onddok ekoizten dituzten toxina kaltegarriak dira. Aspergillus generoko onddoek, batez ere, sortzen dituzte aflatoxinak, hainbat landare -zerealak, batik bat- infektatzen dituztenean.

Aflatoxinak oso toxikoak dira, eta tumoreak sortzen dituzte janari kutsatuak -zerealak eta beren aleak- jaten dituzten animaliengan. Gibeleko minbizia da kontsumo horren ondorioetako bat, eta ematen du gizakiarengan ere eragin dezaketeela.

Lehenengo aflatoxina (Aspergillus flavus onddoak sortzen duena) 1960. urtean deskribatu zen. Urte hartan Eskozian 100.000 oilo inguru hil ziren aflatoxinaz kutsatutako pentsuak jaterakoan.

Egitura kimikoari dagokionez, aflatoxinak oso oxigenatuak dauden molekula heteroziklikoak dira (ikusi irudia). Termoegonkorrak dira.

Aspergillus onddoz gehien kutsatzen diren landareak, eta aflatoxinak izateko arriskua handiena dutenak, zerealak dira (artoa, garia, arroza...) eta hazi oleaginosoak (ekiloreak, intxaurrak, kakahueteak, almendrak...). Esnean ere aflatoxinak aurkitu dira, behiek edo ardiek landare kutsatuak jatearen ondorioz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aflatoxina Aldatu lotura Wikidatan