Ekilore
|
|
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lorea
|
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
Ekilorea[1] (Helianthus annuus) Asteraceae familiako landare belarkara da. Ornamentu gisa nahiz olioa egiteko kultibatzen da.
Ez da nahastu behar eguzki-lore landarearekin[2].
[aldatu] Ezaugarriak
Loreko hostoak bereziki horiak dira (marroiak eta laranjak ere izan daitezke) eta lorea egunean zehar biratzen da eguzkia aurrez-aurrez edukitzeko. Bere zurtoina metro pare bat edukitzera irits daiteke.
Amerikar jatorria du, Peru aldetik bereziki eta 1000 K. a. landatzen hasi zen. XVI. mendetik aurrera espainiarrek Europara esportatzen hasi ziren.
Ekiloreko fruituan %58 olio edukitzera irits daiteke, eta janaria prestatzeko erabiltzen da, nahiz eta oliba-olioa bezain osasungarri ez izan. Biodiesela egiteko erabiltzen da.
Ekilorearen haziak gosegarri bezala saltzen dira, baita txori jana bezala.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Hiztegi Batua
- ↑ Eguzki-lore hitzak Carlina generoa adierazten du, batez ere Carlina acaulis eta Carlina acanthifolia (ikus Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua eta Elhuyar hiztegia)