Aia Kruse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aia Kruse

Bizitza
JaiotzaDonostia1994ko otsailaren 24a (30 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Familia
AmaAitzpea Goenaga
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm3608429 Twitter: itsaiakruse Instagram: aiakruse Edit the value on Wikidata

Aia Kruse Goenaga (Donostia, Gipuzkoa, 1994ko otsailaren 24a) euskal aktorea da, zineman eta telebistan ibilitakoa. 2018anGoya Sarietan aktore berri onenaren sarirako hautagaia izan zen, Handia filmeko lanarengatik.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aia Kruse Goenaga Gipuzkoako hiriburuan jaio zen, Donostian, 1994ko otsailaren 24an. Aita estatubatuarra du eta ama Aizpea Goenaga donostiar aktorea eta idazlea da.[2] Amaren aldeko familia interpretazioarekin edo artearekin lotutako ibilbidea egin dute, tartean Juani Mendiola amama, Juan Luis Goenaga osaba eta haren alaba, Barbara Goenaga lehengusina.[3]

2006an Donostiako Eskolarteko Literaturako Koldo Mitxelena Saria irabazi zuen Qué grande es un buen amigo ipuinarekin.[4]

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aia Kruse Goenaga 10 urterekin hasi zen emanaldietan, eta Goenkale euskal telesailean jrdun zuen, baita La Pasionaria telebista-zintan ere.

2018an, Goya Sarietan aktore berri onenaren sarirako hautagai aizan zen, Handia filmean egindako lanagatik.[1] Donostiako Nazioarteko Zinemaldian euskal film onenaren saria eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zituen filmak.[5]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aia Kruse Handia filmaren taldearekin, Donostia 2017.09.24

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Papera Oharrak
2009 Zorion perfektua Ainhoa gaztea
2014 Billy Neska-laguna Film laburra
2017 Handia Maria
2018 Mi soledad Miriam Film laburra
Las Vegas Film laburra
Sd Film laburra
Ane Ane Film laburra
2019 Ya está Laia Film laburra
2020 Nora Amy
Ane Leire
Txorimalo Film laburra
2021 Oshun Aia Film laburra
26 Luzia Film laburra
El retrato Sara Film laburra
2022 MahaikEla comensaldea Bahitzailea Film laburra
Superjodidos Gonazalea Film laburra
Alumbramiento Paula Film laburra
2023 Los gemelos Film laburra
Nada de nada Film laburra

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2005-2006 Goenkale
2018 Velvet Coleccion Juliette 8 atal
2020 La línea invisible Teresa 3 atal
Altsasu Naiara 4 atal

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an, Goya Sarietan aktore berri onenaren sarirako hautagaia izan zen, Handia filmean egindako lanarengatik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]