Francisco Madina

Wikipedia(e)tik
Aita Madina» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Francisco Madina Igartzabal edo Aita Madina (Oñati, 1907ko urtarrilaren 29a - Oñati, 1972ko ekainaren 30a) gipuzkoar apaiz eta musikagilea izan zen.

Zubillaga (Oñati) auzoko baserri batean jaio zen, eta nerabea zela nobizio letrandar sartu eta Burgosen egin zituen teologia ikasketak. 1929an lehenengo meza eman zuen jaioterrian eta bertan 3 urtez egon zen klaseak emanez ikastetxe batean.

1932an Argentinara bidali zuten eta Buenos Aires eta Salta (herrialdeko ipar-mendebaldean) artean bizi izan zen 23 urtez. Han idatzi zituen musika obra gehienak: operak, sonatak, suiteak eta arpa kontzertu bat, Nicanor Zabaletarentzat idatzia.

1955ean New Yorkera joan zen eta laterandarren egoitza sortu zuen han. 1957tik aurrera hasi ziren Euskal Herrian Francisco de Madinaren obrak (Orreaga, Aita Gurea, Illeta, Arantzazu) ezagutzen. Kontzertu berri batzuk prestatu zituen Estatu Batuetan eta 1972an gaixorik itzuli zen Oñatira, eta bertan hil zen.

Eduki-taula

Musika lanak [aldatu]

Euskal folkloreak asko eragin zituen bere lanak, baina bere bi konposiziorik ezagunenak erlijiosoak dira, alde batetik "Aita Gurea", Argentinan idatzita 1946an eta bestetik "Agur Maria".

Beste lan garrantzitsuen artean hauexek ditugu bestela:

  • "La cadena de oro" oratorioa, Teatro Cervantesen (Buenos Aires) estreinatua 1944an.
  • "Orreaga" sonata, 1954an estreinatua eta izen bereko guduari buruzkoa dena.
  • "Flor de Durazno" opera, Hugo Wasten lanean oinarritua eta Teatro Argentinon (La Plata) lehenengoz aurkeztua 1957an.
  • "El Bardo de Itzaltzu" dramaren partitura egin eta Buenos Airesen aurkeztu zuen.
  • "Rapsodia Vasca" Teatro Politeaman (Buenos Aires) estreinatua.
  • "Sonata Vasca" Carnegie Hallen (New York) aurkeztua.
  • "Suite" BBCk Londresen grabatua.
  • "Concierto para Arpa y Orquesta", Nicanor Zabaletak jo zuena eta munduan zehar Madinaren lana ezagutarazteko balio zuena.
  • "Arantzazu" (1957), berriztatutako santutegiaren irekiera zela-eta idatzia eta Oñatiko parrokian aurkeztua.
  • "Concierto Vasco" lau gitarra eta orkestrarako kontzertua, San Francisco (Kalifornia) hirian estreinatua 1970ean.
  • "Concierto Latino".
  • "Concierto Flamenco".
  • "Concierto Sacro" (amaitu barik).

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]