Ar-Razi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al-Raziren Medikuntzako liburua-ren azala.

Al-Razi, izen osoaz Abū Bakr Muhammad ibn Zakarīyā al-Rāzī, Rhazes izen latinoaz ere ezaguna (Rayy, Persia, egungo Iran, 865 - Rayy, 923), pertsiar osagilea eta filosofoa izan zen.

Biografia

Medikuntzako 50 obratik gora idatzi zituen arabieraz. Continens latinera itzulitako entziklopedia handia idatzi zuen, Europan XVI. mendea arte erabili zena. Al-Mansur-entzako liburua idatzi ondoren Baztangaren eta eskarlatinaren gainean obra guztiz garrantzitsua argitaratu zuen, baztangaren lehen deskripzio klasikoa egiten duen obra, alegia.

Bestalde, filosofiako 40 obratik gora idatzi zituen (logika, metafisika, teologia) eta erlijioaren eta filosofiaren arteko bateraezintasuna azpimarratu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ar-Razi Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak