Belaiki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Belaiki
Köhler-en Sendabelarrak lanaren ilustrazioa, 1887
Köhler-en Sendabelarrak lanaren ilustrazioa, 1887
Atropa belladonna
Atropa belladonna
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Solanales
Familia: Solanaceae
Azpifamilia: Solanoideae
Generoa: Atropa
Espeziea: Atropa belladonna

Belaiki edo belladona (Atropa belladonna) Solanaceae familiako zuhaixka bizikor bat da. Europakoa, Afrikako iparraldekoa eta Asiako mendebaldekoa da jatorriz, eta Ipar Amerikan ere naturalizatuta dago. Ez du eguzkia zuzenean jasaten; horregatik, itzalguneetan hazi ohi da, lurzoru limotan aberatsetan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareak 1,5 metroraino hazten dira, eta hosto obalatuak dituzte, 18 cm-rainokoak. Zurtoinak oso adarkatuak izaten dira, eta zurezkoak oinarrian. Loreak oso deigarriak dira, kanpai-formakoak, purpurak, distira berdaxkekin, eta usain apalekoak. Badago barietate bat, dena den, lore eta fruitu horixkak dituena.

Fruituak baiak dira, berde ilunak edo beltzak ondo helduta daudenean, distiratsuak, zentimetro bateko diametrokoak. Gozoak dira, eta alkaloide toxikoak dituzte.

Hiosziamina, atropina eta eskopolamina alkaloideak ditu, hau da, landare toxiko eta pozoitsua da, eta koma-egoera, baita heriotza ere, eragin dezake gaizki hartuz gero. Dosi toxikoa hartuz gero, eldarnioak eta haluzinazioak eragiten ditu. Dena den, erabilera terapeutikoa du, oftalmologian, antiespasmodiko eta antikolinergiko gisa. Pneumologian ere erabiltzen da. Eta belladona-estraktua Parkinson gaixotasuna tratatzeko erabili da, baina kontrako ondorioak eta albo-efektuak murriztuz. Dosi txikitan, hesteen funtzioa erregulatzeko erabiltzen da kolitis ultzeradunaren eta kolon narritagarriaren kasuan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Egipton narkotiko gisa erabili zen, eta Erdi Aroan haren erabilera ezkutuan zabaldu zen. Belladona izena ("andre ederra") italieratik dator, hango emakumeek belladonaren fruitua igurzten baitzuten begien azpian begi-nini handiak izateko, midriasia eragiten baitu, hau da, begi-ninien dilatazioa.

Tradizionalki, analgesiko gisa erabili da, buruko minaren kontra, hileko minaren kontra, hanturaren kontra eta beste gaixotasun batzuk tratatzeko ere bai.

Sinonimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atropa borealis Kreyer ex Pascher
  • Atropa cordata Pascher
  • Atropa digitaloides Pascher
  • Atropa lethalis Salisb.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belaiki Aldatu lotura Wikidatan