Alberto Zerain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alberto Zerain
Bizitza
JaiotzaGasteiz1961eko abuztuaren 20a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
HeriotzaNanga Parbat2017ko ekainaren 24a (55 urte)
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Alberto Zerain Berasategi (Gasteiz, Araba, 1961eko abuztuaren 20a - Nanga Parbat mendia, Pakistan, 2017ko ekainaren 24a) euskal mendizalea zen. Marcelo Zerain pilotariaren semea, 1993an Everest mendia igo zuen, eta gailurrera iritsi zen lehen arabarra izan zen, baita Juanito Oiarzabal mendizale gasteiztarraren aurretik ere.

2017an bere ibilbideko 10. zortzimilakoa zapaldu zuen.

2017ko ekainean Mariano Galván argentinar goimendizalearekin Nanga Parbat zortzimilakoa igotzeari ekin zioten eta haien arrastoa galdu zen. 2017ko uztailaren 1ean erreskatatzaileak Pakistango aire armadako helikoptero batean abiatu ziren haien bila eta elur-jausi baten zantzuak ikusi zuten mendizaleen GPS-seinaleak adierazten zuen azken kokalekuan. Ondorioz, biak bizirik aurkitzeko aukera baztertu eta hiltzat eman zituzten.[1]

K2 mendian istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko abuztuaren 2an K2 (8.611 m) zortzimilakoaren gailurrera igo zen, bertan ezbehar larri bat jazo zen egun berean. Izotz-jauzi batek bere atzetik zihoan espedizio atzerritar bateko 18 mendizaleak harrapatu zituen eta gutxienez 9 mendizale hil eta 4 desagertu ziren ezbehar horretan.

Alberto Zerain istripua izan zuen espedizioarekin atera zen 13:00etan hirugarren kanpamentutik. Apurka-apurka, espedizio horretako kideak atzean geratzen joan ziren eta orduantxe gertatu zen zorigaitza. Alberto Zerain 15:00retan tontorrera iritsi zen. Kanpamentura bueltako bidean ez zen ezbeharraz ohartu, eta kanpamentura iristean eman zioten gertakariaren berri.

Zortzimilakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Everest (8.848 m.): 1993
  2. Makalu (8.463 m.) 1995
  3. Lhotse (8.516 m.): 2001
  4. Gasherbrum I (8.068 m.) 2006
  5. Gasherbrum II (8.035 m.) 2006
  6. K2 (8.611 m.): 2008
  7. Kanchenjunga (8.598 m.): 2009
  8. Dhaulagiri (8.167 m.): 2016[2]
  9. Manaslu (8.156 m.): 2016[3]
  10. Annapurna (8.091): 2017.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ordoñez, Jon. (2017-07-01). «Zerain eta Galvan bizirik aurkitzeko aukera baztertu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-07-01).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Alberto Zerain hace cumbre en el Dhaulagiri» Deia 2016/05/19.
  3. Magro Eizmendi, Imanol. (2016-10-04). «Alberto Zerainek Manaslu igo du» Berria.
  4. Arratibel Gascon, Ainara. (2016-05-12). «Hamarrekoa osatu du» Berria.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]