Alderney

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alderney
Alderneyko bandera
Bandera

Alderneyko armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Alderney: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Saint Anne
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa, frantsesa, aurigniera
Gobernua

Erregina
Gobernadoreordea
Britainiar Koroaren menpeko lurraldea, Guerneseyko parte
Elisabet II.a
Sir Norman Browse
Eremua
• Guztira

8 km²
Biztanleria
• Zenbatespena ()

2400
Dirua Libera esterlina (GBP)

Alderney (frantsesez Aurigny, aurignieraz Aoeur'gny) Kanaleko uharteetako bat da, Britainiar Koroaren menpekoa, Guerneseyko Bailegokoa. 5 km luze da eta 3 km zabal; beraz, azalerari dagokionez, Kanaleko hirugarren handiena. Frantziatik zein Ingalaterratik hurbilen dagoen uharteada. Uhartearen eta Haga lurmuturraren artean Alderneyko itsaslaster arriskutsua igarotzen da, "La Raz".

2.400 biztanle daude, eta hiri nagusi eta hiriburua Saint Anne da. Han daude eliza, harri-zolazko kale nagusia, lehen eta bigarren mailako hezkuntzako eskolak, postetxea, hotelak, jatetxeak, banketxeak eta dendak. Biztanleriaren batez besteko adina altua da; izan ere, erretiroa hartutakoan bizilekutzat hartzen dute askok.

Toponimoari dagokionez, latineko izena "Riduna" zen, baina eztabaida dago egungo "Alderney" formaren jatorriaz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanaleko beste uharteen antzera, lurraldea Neolitoan bihurtu zen uharte, Mantxako kanaleko urek gora egin zutenean.

1204. urtean Frantziatik askatu ziren, eta britainiar erregeari leialtasun-zina egin zioten, Normandiako duke zen aldetik. Harrezkero ez zuten harreman handirik izan inguruko herriekin eta munduarekin. Gobernu britainiarrak XIX. mendean irlak gotortzeko lanei ekin zienean, langile ingeles eta irlandarrak eta britainiarren garnizioa uhartean kokatu ziren, eta laster ingelesdundu zen uharte osoa. Hala ere, portua amaitzeke geratu zen, baina orduko olatu-horma ikustekoa da.

Bigarren Mundu Gerran alemaniar armadak uhartea hartu behar zuelakoan, 1940. urtean biztanle guztiak erbesteratu egin zituzten; bost urtez egon ziren alemaniarrak bertan, 1945. urteko maiatzaren 16ra arte: sarraski-esparru bat, bunkerrak eta bestelako eraikinak egin zituzten irlan. Biztanleak abenduan itzuli ahal izan ziren Alderneyra.

Gerra osteko hurrengo bi urteetan uharteko bizimodua etxalde komunal baten moduan antolatu zen, baina biztanleak ez zeuden denak pozik, eta "Alderneyko Gobernuaren Legea" eman zuen Erresuma Batuak: Guerneseyren menpe geratu ziren zenbait administrazio- eta zerbitzu-funtzio.

Bizimodua asko aldatu zen XX. mendean: aireportua egin zuten; aurigniera egiten zuten azken hiztunak hil egin ziren, eta ekonomia ere aldatu egin da: finantza-zerbitzuak eta turismoa hazi egin dira, eta nekazaritza urritu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanaleko beste uharteen antzerakoa da Alderney: mendi malkartsuen inguruan hondartzak eta dunak daude. Klima epela dago, itsasoak leunduta, eta udan ere beroagoa da Britainiar uharteak baino. Uhartearen inguruan uharte txikiak daude, itsasontzietarako arriskutsuak, ur-lasterrek eramanda talka egin eta hondora joateko arriskua dagoelako.

Aireportua dago, trenbidea, eta itsasontziz ere lotuta dago inguruekin.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alderney Aldatu lotura Wikidatan