Aingira (dependentzia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aingira
Anguilla
Aingirako bandera
Bandera

Aingirako armarria
Armarria

Goiburua: Strength and Endurance
(ingeles: «Indarra eta gogortasuna»)
Nazio ereserkia:
God Save the Queen, God Bless Anguilla
Aingira: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
The Valley
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Gobernua
Erregina
Gobernadorea
Ministro burua
Monarkia konstituzionala
Elisabet II.a
Christina Scott
Hubert Hughes
Itsasoz bestaldeko lurraldea
1980
Eremua
• Guztira
• Ura

102 km² (220.)
% 0
Biztanleria
• Zenbatespena (2006)
• Dentsitatea

Herritarra

13.447 (212.)
132 biztanle/km² (-)

Aingirar
Dirua Ekialdeko Kaaribeko dolarra (XCD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -4)
Ez (UTC -4)
Interneteko domeinua .ai
Telefono aurrezenbakia +1 264

Aingira[1] (ingelesez Anguilla) Karibe itsasoan dagoen Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da, Antilla Txikietan kokaturik. Uhartedian Aingira uhartea ez ezik zenbait gertuko uhartetxo daude, eta Saint Martingo uhartea hego-ekialdetik eta Birjina uharte britainiarrak mendebaldetik ditu mugakideak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aingira 1650ean Saint Kitts eta Nevistik etorritako ingelesek kolonizatuta izan zen. Erresuma Batuak 1825 arte zuzenki administratu zuen baina gero Saint Kitts eta Nevisi lotu zion.

1967eko uztailaren 11n autonomiari buruzko erreferendum baten bitartez, abertzaleek (1.813 alde 5 kontra) independentzia aldarrikatu zuten. Hori zela eta, 1969eko martxoaren 19tik irailaren 15 britainiar armadak uhartedia okupatu zuen. Azkenean 1971ean, Anguilla bill zeritzon legeari esker, Uharteko Biltzarra sortu zen, 1976an autonomia lortu eta 1980an Saint Kitts eta Nevistik banandu.

1992an CARICOMgo kide bihurtu zen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aingirak bere Konstituzio propioa du 1982ko apirilaren 1etik, 1990an berretsia.

Estatuburua Elisabet II.a erregina da eta uhartedian bere ordezkaria Alan Huckle. Uharteko Biltzarrak Lehen Ministroa hautatzen du, gaur egun Osbourne Fleming.

Aingirako alderdi politiko nagusiak hauek dira:

  • Anguilla National Front (ANF)
    • Anguilla National Alliance (ANA)
    • Anguilla Democratic Party (ADP)
  • Anguilla United Movement (AUM)
  • Anguilla Strategic Alliance (ANSA)
  • Anguilla Progressive Party (APP)

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aingirak ez du banaketa administratiborik, uharteak dira banaketa bakarra:

Sandy Ground, Aingira
  • Aingira uhartea
  • Anguillita
  • Dog uhartea
  • Little Scrub
  • Prickly Pear
  • Sandy uhartea
  • Scrub uhartea
  • Seal uhartea
  • Sombrero uhartea

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartedia Karibe itsasoan dago, Antilla Txikietan; Biztanleak duen uharte bakarra Aingira uhartea da, besteak hutsik daude.

Aingirako mapa

Lurraldea laua da oso eta klima azpitropikala du (batez besteko tenperatura 27 °Ckoa da).

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aingirako biztanleriaren gehiena protestantea da (gehienak anglikanoak eta metodistak) baina badago gutxiengo katolikoa ere.

Etnikoki Afrikatik ekarritako eskalbu negroideen ondorengoak dira, baina badaude gutxiengo mestizo eta kaukasiarra ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Aingira (dependentzia)

Koordenatuak: 18°13′14″N 63°4′7″W / 18.22056°N 63.06861°W / 18.22056; -63.06861


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)