Erresuma Batuaren banaketa administratiboa
Erresuma Batuaren banaketa administratiboa konplexua, anitza eta nahasgarria izan daiteke. Erresuma Batua, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako lurraldeek osatzen dute, munduak zehar dituen hainbat dependentziekin batera.
Lurralde bakoitzak bere banaketa administratibo propioa du, beraz, ez dago administrazio-unitate amankomunik.
Eduki-taula |
Osaketa [aldatu]
Ingalaterra [aldatu]
Ingalaterrak ez du lurralde parlamenturik, beste Erresuma Batuko lurralde guztiak ez bezala. Ingalaterraren banaketa administratiboa honakoa da maila altuenetik baxuraino:
- Eskualde mailan: 9 eskualde
- Konderri mailan: 6 metropolitar konderria, 27 ez-metropolitar konderri, konderri zeremonialak eta Londres Handia.
- Barruti mailan: 36 metropolitar barruti, 201 ez-metropolitar barruti, Scilly uharteak eta Londres Handiaren barnean 32 auzo eta City of London barrutia
- Parrokia mailan: parrokia zibilak.
Halaber, konderri eta barruti mailetan 56 autoritate unitario daude.
Ipar Irlanda [aldatu]
Ipar Irlandak banaketa administratibo sinplea du. 6 konderritan eta hauek 26 barrutitan banatzen dira.
Eskozia [aldatu]
Eskozia 32 council area edo kontseilu guneetan banatzen da. Kontseilu guneak eskualde hitzaren parekoak dira.
Gales [aldatu]
Gales 22 eremu adminsitratibotan banatzen da, banaketa hau herrialde honetako konderri historiko eta hirigunetan oinarrituta dagoelarik.
Dependentziak [aldatu]
Erresuma Batuak hainbat dependentzia ditu munduan zehar. Hauek lau lurralde motetan banatzen dira:
- Itsasoaz haraindiko britainiar lurraldeak: Aingira, Bermuda, Britainiar Lurralde Antartikoa, Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea, Birjina uharte britainiarrak, Kaiman uharteak, Falklandak, Gibraltar, Montserrat, Pitcairn uharteak, Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha, Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak eta Turkak eta Caicoak.
- Britainiar koroaren dependentziak: Guernesey, Jersey eta Man Uhartea.
- Base burujabeak: Akrotiri eta Dhekelia.
Ikus, gainera [aldatu]
| Europako banaketa administratiboak | ||
|---|---|---|
|
Albania • Alemania • Andorra • Armenia • Austria • Azerbaijan • Belgika • Bielorrusia • Bosnia-Herzegovina • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Errusia • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Georgia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Islandia • Italia • Kroazia • Letonia • Liechtenstein • Luxenburgo • Malta • Mazedoniako Errepublika • Moldavia • Monako • Montenegro • Norvegia • Polonia • Portugal • San Marino • Serbia • Suedia • Suitza • Turkia • Txekiar Errepublika • Ukraina • Vatikano Hiria • Zipre |
||