Alphonse Daudet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alphonse Daudet

Idazle frantsesa (Nimes, Proventza, 1840 - Paris, 1897). Gurasoek dirurik ez zutenez, alde batera utzi behar izan zituen ikasketak gazte zela. 1857an, Parisera jo zuen anaiarekin elkartzeko. Han eman zuen argitara Les amoureuses (1858, Maiteminduak), bere lehen poema-bilduma. Hainbat obra idatzi zuen antzerkirako 1862-1866 bitartean: La dernière idole (1862, Azken idoloa); Les absents (1863, Ez daudenak); Lettres de mon moulin (1866, Gutunak nire errotatik). 1868an, Le petit chose obra biografikoa, eta Tartarin de Tarascon trilogia ospetsua (1872-1890, Taraskoneko Tartarin, Josu Zabaletak euskaratua) eman zuen argitara. Goncourt, Zola eta Flauberten adiskide zen. Beste zenbait lan: L´Arlésienne (antzerkia, 1872); Jack (1876) eta Sapho (1884) eleberriak; eta Contes du lundi (ipuinak, 1873). Daudetek aldizkari eta egunkarietarako artikuluak ere idatzi zituen, batez ere Figaro aldizkarirako. Bere lanetan Frantziaren hegoaldeko pertsonaiak eta bizitza adieraztean erakutsi zuen umoreak eta sentimentalismoak eman zioten, batez ere, ospea.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak