Amaia Lasa
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Amaia Lasa | |
| Jaio | 1948ko abuztuaren 8a | |
| Getaria (Gipuzkoa) | ||
Amaia Lasa (Getaria, Gipuzkoa, 1948ko abuztuaren 8a - ) euskal idazlea da.
Maisutza eta literatura ikasketak egin zituen. Zeruko Argia, Egin eta Punto y Hora aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak. Amaia Lasarenak dira Poema bilduma (Mikel Lasa bere nebarekin batera idatzia, 1971), Hitz nahastuak (1977) eta Nere Paradisuetan (1979) olerki liburuak.
Hainbat urte eman zituen Nikaraguan gobernu sandinistari irakaskuntzan laguntzen, eta ondoren, Malintxearen gerizpean liburua argitaratu zuen 1988an.
2000. urtean, Euskal Herriko Unibertsitateak Amaia Lasaren lan poetikoa jasotzen duen Geroaren aurpegia-El rostro del futuro (1967-1997) eman zuen argitara, Poema bilduma (1971), Hitz nahastuak (1977), Sustraia (1970-1977) eta Ordu minduak (1976-1978) poema liburuak bilduz.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Malintxearen gerizpean (1988, Pamiela)
[aldatu] Poesia
- Poema bilduma (1971, Herri Gogoa): Mikel Lasarekin batera
- Hitz nahastuak (1977, Zugaza)
- Nere paradisuetan (1979, Ediciones Vascas)
- Geroaren aurpegia (2000, EHU-UPV)
- XX. mendeko poesia kaierak - Amaia Lasa (2001, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
[aldatu] Kanpo loturak
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.