Ana Diez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ana Diez
Datu pertsonalak
Jaio 1957
Tutera (Nafarroa Nafarroa)
Lan nabarmenenak Ander eta Yul (1989)
Sariak Goya Saria (1990)
IMDB IMDBko fitxa


Ana Diez (Tutera, Nafarroa, 1957-) zinema zuzendari, gidoigile eta dokumentalgile nafarra da.

Medikuntzan lizentziaduna da. Mexikon doktoregoa egitera joan zen baina zinemagintzan lan egin nahi zuela konturatu zen. Zuzendaritza zinematografikoa ikasi zuen eta filmak egiten hasi zen.

Bere lehen film luzea Ander eta Yul (1989) izan zen. Pelikula honekin zuzendari berri onenari emandako Goya Saria jaso zuen 1990ean. Todo está oscuro (1997) bigarren film luzean Kolonbiako egoera soziopolitiko latza islatu zuen. 2000. urtean hasi zen hirugarren filma zuzentzen: Algunas chicas (doblan las piernas cuando hablan).

Fikziozko lanak zuzentzeaz gainera, telebistarako ere lan egin du, eta azken urteetan zinema dokumentalean nabarmendu da. Besteak beste, La mafia en La Habana (2000) film luzean 50eko hamarraldian, Batistaren garaian, mafia estatubatuarrak Habanako kasinoetan zuen presentzia kontatzen du. Zinemagintza irakaskuntzarekin tartekatzen du, Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM) irakasle baita.


Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Eginkizuna
1985 Elvira Luz Cruz, pena máxima Zuzendaritza eta gidoia Dana Rotbergekin batera
1989 Ander eta Yul Zuzendaritza eta gidoia
1997 Todo está oscuro Zuzendaritza eta gidoia
2000 La mafia en la Habana Zuzendaritza
2001 Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan Zuzendaritza
2002 Galíndez Zuzendaritza eta gidoia
2004 ¡Hay motivo! Zuzendari askoren dokumentala, "Madrid, mon amour" atala zuzendu zuen
2008 Paisito Zuzendaritza

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]