Anaia Musulmanak
Wikipedia(e)tik
| Anaia Musulmanak جميعة الإخوان المسلمين |
|
|---|---|
| Buruzagia | Mohammed Badie |
| Sorrera | 1928 |
| Ideologia politikoa | Islamismoa, Pan-Islamismo, demokrazia islamista |
| www.ikhwanweb.com | |
Anaia Musulmanak (arabieraz: جميعة الإخوان المسلمين Yami'at al-Ijwan al-Muslimin, hitzez hitz «Anaia Musulmanen Elkartea»; askotan الإخوان المسلمون Al-Ijwan al- Muslimun, «Anaia Musulmanak», edo besterik gabe الإخوان Al-Ijwan, «Anaiak») erakunde islamista bat da, hau da, bere politika islamean oinarritzen duen antolakunde politikoa. 1928an sortu zuen Hassan al-Bannak Egipton Otomandar Inperioa erortzearekin batera. Hasiera batean talde fundamentalista zen, baina gaur egun talde zabala da, oinarri sozial handikoa, eta Yihadaren barruan indarkeriarik gabeko bideak erabiltzen dituen alderdia da.