André Maurois
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Émile Salomon Wilhelm Herzog | |
| Jaio | 1885ko uztailaren 26a | |
| Elbeuf ( |
||
| Hil | 1967ko urriaren 9a | |
| Paris ( |
||
André Maurois, benetako izenez Émile Herzog, izen osoa Émile Salomon Wilhelm Herzog, (Elbeuf, Frantzia, 1885eko uztailaren 26a - Paris, Frantzia, 1967ko urriaren 9a), idazle frantziarra izan zen.
Bizitza eta obra [aldatu]
Normandian babeslekua aurkitu zuen familia judu batean jaio zen. Filosofia-ikasketak amaitu ondoren, Alain filosofoaren ikasle izan zen. Ingelesa ongi menderatzen baitzuen, interpretazio-lanak egin zituen Lehen Mundu Gerran.
Bizikizun haietatik sortu zuen lehen eleberria: Les silences du colonnel Bramble (1918, Bramble koronelaren isilaldiak), eta haren jarraipena: Les discours du docteur O´Grady (O´Grady doktorearen hitzaldiak). Ondoren, azterketa psikologikoan oinarrituta, Bernard Quesnay (1926) izeneko eleberria argitaratu zuen. Horren jarraian agertu ziren Climats (1928), Le cercle de famille (1932), eta L´instinct du bonheur (1934).
Zenbait herrialderen historiari buruz sail bat osatu zuen, gero: Histoire de l´Angleterre (1937). Gauza bera egin zuen Frantziarekin (1947) eta Estatu Batuekin (1943).
Bestalde, XIX. mendeko zenbait idazleri buruzko saiakera-lanak idatzi zituen: Ariel ou la vie de Shelley (1923), Essai sur Dickens (1930), Essai sur Byron (1930), A la recherche de Marcel Proust (1949).
Kanpo-loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Biografia eta lanak jiffynotes.com webgunean
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.