Anita Sirgo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anita Sirgo
Bizitza
JaiotzaEl Campurru eta Llangréu1930eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLangreo2024ko urtarrilaren 15a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa
Jasotako sariak

Ana Sirgo Suárez, Anita Sirgo izenez ezaguna, (El Campurru de Lada, Asturias, 1930eko urtarrilaren 20a - Langreo, 2024ko urtarrilaren 15a) militante komunista izan zen.[1] Oso paper aktiboa izan zuen Huelgona izeneko 1962ko Asturiasko meatze-greban, eta nabarmen lagundu zuen grebak arrakasta izan zezan.[1][2] Langile-borrokaren eta borroka antifaxistaren ikurtzat hartzen da.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Sirgo Suárez 1930eko urtarrilaren 20an jaio zen, komunismoarekin politikoki konprometitutako eta hezkuntzarako aukerarik ez zuen meatzari-familia batean. Gerra Zibila amaitu eta Bigarren Errepublika erori zenean, aitak mendira ihes egin zuen erresistentziako kide izateko; ama, berriz, Arnaoko kartzelan atxilotu zuten, eta beste senide batzuek ere jasan zuten errepresioa.[1] Orduan, osaba-izeba batzuek jaso zuten Ana, eta Andrinera eraman zuten bizitzera, Llanesko kontzejuan. Han, soroetan lan egin zuen eta gerrillarako lotura gisa ere lagundu zuen bederatzi urte zituenetik.[4]Hamabi urte zituela, Guardia Zibilak aurkitu eta atxilotu egin zuen bere beste senide batzuekin, besteak beste, bere ama eta osaba Fidel Suárez Campurrurekin. Guardia Zibilak etxeko altzariak ere eraman zituen, urte batzuk geroago Falangeko egoitzan agertu zirenak.[4] Azken aldiz aita ikusteko aukera izan zuen, 1947an fusilatu baino lehen. Oraindik lokalizatu gabeko areka batean lurperatutako aita.[1]1948ko urtarrilaren 26an, osaba erail zuten beste gerrillari batzuekin batera. [5]

1950ean Alfonso Braña Castañorekin ezkondu zen, Fondon putzuko meatzariarekin. Biak era biziagoan hasi ziren militatzen Espainiako Alderdi Komunistan.[1]

1962ko greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anita Sirgo oso ezaguna izan zen Huelgona izeneko greban,. 1962ko Meatzarien Greba hasi eta hilabetera, gutxi gorabehera, porrot egiten hasi zen, eta meatzariek berriro lan egitea pentsatu zuten. Egoera ikusita, meatze-arroko emakumeek greba antolatu eta aktiboki babestea erabaki zuten, miseria egoeran aurkitzen zirelako. Hala, piketeak antolatu eta izkirolak putzuetara sartzea eragotzi zuten.[1]

Gainera, Anita Sirgok modu erabakigarrian hartu zuen parte greban emakumeen talde klandestinoak antolatzen, Tina Pérez eta Celestina Marrón bezalako emakumeen laguntzarekin.[4]Talde horiek, besteak beste, elikagaiak bildu, mezuak transmititu edo paskinak banatzen zituzten.[6]

Sirgok Oviedoko katedraleko itxialdian parte hartu zuen 1962ko Greban, berrogei bat emakumerekin batera. Indarkeria ez aktiboaren printzipioaren pean, Espainia osoko borroka ikusarazi nahi izan zuten, eta orduko gotzain laguntzailearen, Segundo García de la Sierra, laguntza izatera iritsi ziren. Frantzia, Belgika eta beste herrialde batzuetan elkartasun-grebak antolatu ondoren amaitu zuten itxialdia, eta egitekoa amaitutzat eman zuten.[1]

Errepresaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greban izandako aktibismoagatik, Anita Sirgok errepresioaren zuzeneko ondorioak jasan zituen. Kartzelaratu eta kaskamotz utzi zuten, halere, Alderdiko kide bat ere ez zuen salatu. Kartzelan torturak jasan zituen eta ezkerreko belarritik gor geratu zen Antonio Caro Leivak, Guardia Zibileko kapitainak, emandako jipoiaren ondoren.[3] Gainera, orduko erregimen frankistako ministro Manuel Fragak jendaurrean barre egin zuen hartaz eta torturak eta jipoiak ukatu egin zituen.[1]

Grebaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxiloketaren ostean eta Guardia Zibilak identifikatu ondoren, Anita Sirgok Parisen erbesteratu behar izan zuen Alderdi Komunistako beste kide batzuekin, besteak beste, Santiago Carrillorekin. Han egon zen denboran irakurtzen eta idazten ikasi zuen, Asturiasen bere bila ari ziren bitartean. Bi urteren buruan, eta Paristik langileen borroka ezin zuenez lagundu, 1966an Sirgok Asturiasera itzultzea erabaki zuen Alderdiaren baimenarekin. Behin Oviedon, arrazoi militarrengatik deitu eta atxilotu zuten, eta lau hilabete eman zituen kartzelan, horietako bat 100 000 pezetako isuna ordaintzeari uko egiteagatik. [1][4]

2013an, María Romilda Servini epaile argentinarrak ikertu zituen frankismoaren krimenen aurkako auziaren sinatzaileetako bat izan zen. Hurrengo urtean Askatasunaren Trenarekin eta Duintasunaren Martxekin manifestatu zen.[7]

Beste ekintza eta pasadizoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirgok maiz kontatzen du nola, Huelgona garaian, arto-artaburuak bota zizkien eskirolei, berak dioenez, «oilo» izendatzeko.[3] Era berean, hainbat lagun elkartzen zirenean, kafe-makina huts bat jartzen omen zuten mahai gainean, lagun-talde bat kafea hartzera bildu eta polizia sekretuaren susmoak saihesteko.[1]

Omenaldiak eta agerpenak herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anita Sirgok eta haren lagun Constantina Pérezek kale bat dute Gijonen.[8]Sirgoren aburuz, kalea ez da ez berarena ez bere kidearena, borrokan parte hartu zuten emakume guztiena baizik.[1]
  • Alberto Vázquez Garcíaren Los llazos coloraos komikian ageri da pertsonaia gisa.[3]
  • Amanda Castro zuzendari asturiarraren A golpe de tacón film laburra Anita Sirgo eta Tina Pérez kidea ditu oinarri.[2]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018ko abenduan, Juan Ángel Rubio Ballesteros saria jaso zuen, Gijonesa Kultur Elkarteak gerraostean egindako borroka aitortzeko emana. Orduan «askatasunaren, demokraziaren eta eskubideen alde» borrokatu ziren emakume guztiei eskaini zien saria.[9][10]
  • 2019an, Pozu Fortuna saria eman zioten, Carmen García Pellonekin batera, militante komunista eta antifaxista bezala egindako «borroka erregaitzaren» aitorpen gisa..[11][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]