Annie Girardot
Wikipedia(e)tik
Annie Girardot (Paris, Frantzia, 1931 - 2011) antzezlea izan zen. Antzerkian hasi zen. Berehala, La Comédie Française antzerki-taldean sartu zen, eta, gero, zineman lan egin zuen. Haren filmik garrantzitsuenak: Rocco e i soui fratelli (1960, L. Visconti), La donna scimmia (1963, M. Ferrari), Trois chambres a Manhattan (1965, M. Carné), Vivre pour vivre (1967, C. Lelouch), Mourir d'aimer (1970, A. Cayatte), Traitement de choc (1972, A. Jessua), Partir, revenir (1985, C. Lelouch), Comédie d'amour (1989, J.P. Rawsson). 1995ean, agerraldi zoragarria egin zuen Claude Lelouchen Lekuko berezia (1995) filmean; zinema frantseseko Cesar saria eman zioten lan horri esker. Azken filmak: La pianiste (2001), Caché (2005).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.