Ptolomeo IV.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ptolomeo IV.a Oktodrakma.

Ptolomeo IV.a Filopator (grezieraz Πτολεμαίος Φιλοπάτωρ) Antzinako Egiptoko ptolomeotar dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 222 eta K. a. 204 bitartean gobernatu zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo III.a Egiptokoa eta Berenize III.a Zirenekoaren semea. Magas izeneko anaia bat zuen honen aldekoekin batera hil zuena tronura errazago heldu ahal izateko. Bere arreba Arsinoe III.arekin ezkondu zen.

Bere erregealdian erresumaren gobernuan modu kaltegarrian eragin zuten azpijoko dinastikoak gertatu ziren. Arrakasta handi bat lortu zuen Seleuzidar Inperioko erregea zen Antioko III.a Handiaren armada garaitu zuenean.

Baina urte hauetan Tebaida galdu zuten (Goi Egiptoko eskualde bat) non Horunnefer izeneko errege errebelde batek herrialdearen zati baten kontrola hartu zuen (K. a. 206-K. a. 200); ordutik Tebaida nubiar jatorriko erregeek gobernatu zuten.

Ptolomeo IV.a ustekabean hil zen, eta gertaera hau denbora askoz ezkutatu zuten bere ministroek. Bere seme Ptolomeo V.a Epifanes izan zen bere oinordekoa

Uadyet eta Horus jainkoen baxuerliebea (hierakoesfingea) Ptolomeo IV.aren titulaturaren albo banatan Egiptoko Edfuko tenpluko kapera batean.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mut-Antarentzat santutegi berri bat eraiki zuen (Arnold 1999:173-174)
  • Min jainkoaren tenpluarentzako pronaosa Panopolisen (Arnold 1999:174)
  • Nemtyren tenplua Qau el-Kebirren (Antaeopolis) (Arnold 1999:174)
  • Jaiotzaren etxea (?), mammisia Medamuden (Arnold 1999:174)
  • Hathor jainkosarentzako tenplua Deir el-Medinan (Arnold 1999:174-176)
  • Monturen tenpluaren berrikuntza Toden (Arnold 1999:176-177)
  • Osirisen hilobia Elefantinan (Arnold 1999:178)
  • Arsnoufisentzako tenplua Filen (Arnold 1999:178)


Aurrekoa
Ptolomeo III.a
Egiptoko faraoia
Ptolomeotar dinastia
Ondorengoa
Ptolomeo V.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ptolomeo IV.a Aldatu lotura Wikidatan