Antton Luku
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Antton Luku | |
| Jaio | 1959 | |
| San Frantzisko (Ameriketako Estatu Batuak) | ||
Antton Luku (San Frantzisko, Ameriketako Estatu Batuak, 1959 - ) Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerkigilea da. Lanbidez, Donibane Garaziko ikastetxeko irakaslea da.
Nahiz eta Estatu Batuetan jaio izan, amikuztarra da, han hazi eta bizi izan baitzen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Garaziko Ezterenzubin 19 urte eman zituen eskolak ematen eta bertan euskaltzaletu zen.
Antzerkiaren munduan, aktore, zuzendari eta idazle modura aritu da, baita antzerki lantegiak zuzentzen ere Donibane Garaziko ikastetxean.
"Hirurak bat" taldearekin jardun zuen 1985tik 1990ra, eta orduan izan zuen lehen esperientzia idazle moduan; geroago antzerki labur batzuk, irratietako gidoiak, inauterietarako lanak, ipuinak eta abar idatziz jarraitu zuen. Baina lanik oparoena dramaturgian egin du: hamabost bat antzezlan eta beste hainbat egokitzapen egin ditu.
Argitaratu dituen antzerki lanen artean daude: Ezkonduko ditugu (1995), Tu quoque fili (1996), Antso azkarra eta Miramolinen esmeralda (1997). Azken bi obra horiekin, Donostia Hiria literatura saria eskuratu zuen bi urtez segidan.
Horrekin batera, Botoiletan ipuin bilduma ere kaleratu zuen 1998an.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Botoiletan (1998, Maiatz)
[aldatu] Antzerkia
- Tu quoque fili (1996, Kutxa Fundazioa)
- Antso Azkarra edo Miramamolilnen esmeralda (1997, Kutxa Fundazioa)
- Zeru&Zuri (2010, Donibane Garaziko lizeoko ikasleekin)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Antton Luku literaturaren zubitegian
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.