Apolodoro Damaskokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Trajanoren Zutabea da Apolodoro Damaskokoaren lanik ezagunena

Apolodoro Damaskokoa (Damasko 60 (gutxi gora-behera)- 130), Antzinako Erromako arkitekto bat izan zen, Damaskotarra ezizenez ezaguna. Garai hartan erromatar enperadorea zen Hadrianoren aginduz zigortu eta hila izan zen, honek arkitekturagatik zuen grina kritikatzeagatik.

Erromako arkitektorik handienetako bat izan zen, greziar eragin argiarekin. Trajano enperadorearen zerbitzura egon zen lan monumentalak diseinatu eta eraikitzen, Danubio ibaiaren gaineko zubia 104an, Erromako Quirinaleko azokak, Trajanoren Termak eta Trajanoren Foro bikaina, honen barnean, Ulpia Basilika eta Trajanoren Azoka daudelarik, eraikin garrantzitsuenen artean, portu, garaipen arku eta beste lan publiko batzuez gain.

Bere lanik ezagunenetako bat, Trajanoren zutabe ikusgarria da, 40 metroko garaiera eta 4 metroko diametroa duen egitura, erabat tailatua, Trajanok daziarren aurka lortutako garaipenaren historia kontatzen duena. Zutabea, 113an inauguratu zen. Haitzurdinez egina, tontorrean, Trajanoren burdinazko estatua bat zegoen. Batzuk, Erromaren ikur zen arrano bat zela diote, baina, gaur egun, San Petriren estatua bat erakusten du.

Ematen zaizkio, baita ere, Agriparen Panteoia (125-128), egundaino, bere jatorrizko itxurarekin mantendu den Antzinako Erromako eraikin urrietako bat, eta Trajanoren Zubia, Danubio ibaia zeharkatzen zuena eta, honetaz, hondakinen batzuk kontserbatzen direlarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apolodoro Damaskokoa Aldatu lotura Wikidatan