Arezzoko Kimera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arezzoko Kimera

Arezzoko Kimera, brontzez egina, etruriarren artearen adibiderik ezagunenetako bat da. Arezzon aurkitu zen 1553an, Toskanako antzinako hiri etruriar eta erromatar bat, eta berehala aldarrikatua izan zen Kosme I.a Medicikoa Toskanako Duke Handiaren bildumarako, nork publikoarentzako erakusgai jarri zuen Palazzo Vecchio jauregian, eta tamaina txikiagoko brontzezko zatiak jarri zituen Palazzo Pittiko bere estudioan, non "Dukeak, gozamen handiz pasatzen zuen denbora, berak propio garbitzen, urregin tresna batzukin", Benvenuto Cellinik bere autobiografian azaltzen duen bezala. Kimera, oraindik Florentzian kontserbatzen da, gaur egun, arkeologia museoan. Gutxi gora-behera, 80 zentimetroko altuera du.

Greziar mitologian, munstrozko Kimerak, bere jaiolekua zen Lizia (egungo Turkian) suntsitzen zuen, Belerofonte heroiak hil zuen arte. Hasiera batean, Arezzon estatua aurkitu zutenek, estatuak lehoi bat irudikatzen zuela uste izan zuten, bere isatsa, elezaharraren arabera, suge formakoa izan behar zena, galdu egin baitzen. Baina laster ikusi zen mitoko kimera zela, eta, izatez, halako batean, isatsa, beste brontzezko zati batzuen artetik berreskuratua izan zen, Giorgio Vasariren arabera. Egungo isatsa, XVIII. mendeko zaharberritze bat da.

Kimera, antzinaroko uneren batean lurperatutako brontzezko estatua batzuk osatzen zuten are altxor handiago baten zati zen. Halabeharrez aurkitu ziren, hiritik kanpo zangak eraikitzen ziren bitartean, Porta San Laurentinoren kanpoaldean hain zuzen, baina, Kimerarekin batera egon beharko lukeen Belerofonteren irudia ez da aurkitu. Gaur egun, material bereko erreplika bat dago toki hartan.

Estatuaren aurrealdeko hankan, idazkun bat dago, zenbait aldiz irakurri ondoren, TINCSVIL jartzen duela ebatzi delarik, idazkun honen itzulpena, "Tinia jainkoari emana" izango litzatekeelarik, Kimera, egunaren etruriar jainkoa zen Tinia gurtzeko erabiltzen zen elementu bat zela frogatuz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arezzoko Kimera Aldatu lotura Wikidatan