Arrada (geografia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marseillako arrada
Artikulu hau badiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrada (argipena)».

Arrada itsasadar zabala eta aski itxia da, ontzientzat babesgarri ona gertatzen dena.[1] Gune itxi bat da, itsasora irekitzen dena, badia edo golko bat baino estuagoa. Itsasorako irekidura oso estua bada, pasabideak itsasarte izena hartzen du. Bere hedaduragatik, ezin dugu estuarioarekin nahastu.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresaka-korronteetatik eta mareetatik babestuta, portutik kanpoko eremu gisa erabil daiteke, non ontziek helmugako portura sartzeko txandaren zain dauden bitartean aingura arrastatu edo galdu gabe arrazoizko segurtasunez ainguratu dezaketen.[3] Modu artifizialean sor dezakete harri-lubeten edo dikeen bidez. Arrada naturalek babesa eskaintzen dute ekaitzen aurrean, eta, sarri, itsas base bezala erabiltzen dituzte. Arradak ez daude itxita, bere ainguraketa-eremua, itsasoko haizeetara irekita baitago.[4]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrada ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo portu asko hasieran arradak ziren (Fremantle, Rio de Janeiro, San Diego, San Francisco, Sydney). Hala era oraindik arrada natural asko daude:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. arrada. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. (Ingelesez) Roadstead: Extensive Definition. .
  3. (Ingelesez) Port Construction and Rehabilitation. in: United States Army technical manual, TM 5-360.. Washington: Government Printing Office.
  4. Walker, George K.. (2012). Definitions for the Law of the Sea: Terms Not Defined by the 1982 Convention. Leiden: Martinus Nijhoff Publishers.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]