Arthur Adamov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arthur Adamov
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Arthur Adamián
Jaio 1908ko abuztuak 23
Kislovodsk (Errusiar Inperioa)
Hil 1970eko martxoak 15
Paris (Frantzia)

Arthur Adamov (Kislovodsk, Errusiar Inperioa, 1908ko abuztuaren 23a - Paris, 1970eko martxoaren 15a) armeniar jatorriko frantses antzerkigilea izan zen. Surrealista, absurduaren antzerkiaren bultzatzailea eta Bertold Brechten jarraitzailea izan zen, eta azkeneko urteetan satira nagusitu zen haren antzerkian[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arthur Kislovodsken, Errusiar Inperioan, jaio zen armeniar jatorriko famili aberats batean, baina 1917ko Urriko Iraultzaren ondorioz dirurik gabe geratu zena. Frantsesa izan zen bere lehendabiziko hizkuntza hala irakatsi ziotelako, eta 1924an Parisera joan zen bizitzera.

Parisen surrealismoari lotutako pertsonak ezagutu zituen eta Discontinuité izeneko egunkari surrealista argitaratu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, antzerkia idazten hasi zen. Haren lehenengo antzerki lana La Parodie (1947) izan zen, Bertolt Brecht antzerkigile eta poetaren eragina nabari zuena.

1970ean bere buruaz beste egin zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'Aveu (1946)
  • La Parodie (1947)
  • Invasion (1949)
  • La Grande et la petite manœuvre (1950)
  • Tous contre tous (1952)
  • Le Professeur Taranne (1953)
  • Le Ping Pong (1955)
  • Paolo Paoli (1956)
  • La Politique des restes (1962)
  • La Sainte Europe (1965)
  • M. le Modéré (1967)
  • Off Limits (1968)
  • Je... Ils... (1969)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arthur ADAMOV: «Ametsak» Euskaratzailea: Xabier Montoia. Andima.armiarma.eus