Aski da!

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aski da! (gaztelaniaz ¡Basta Ya!) Euskadi eta Espainiako hiritar batzuek sortutako erakundea da, zeinek hiru helburu dituen: ETAko ekintzak salatzea, euren biktimak babestea eta Euskadiko egungo estatus politikoa, Espainiako Konstituzioak eta Euskadiko Autonomia Estatutuak ezarritakoa alegia, defendatzea, batez ere euskal abertzaleen aldatzeko saioen aurrean (Ibarretxe Planaren kasuan esaterako). Bitarteko nagusiak manifestaldiak eta hedabideetarako adierazpenak ditu.

Hasiera batean PSOE eta PP inguruko pertsonak batzen zituen arren, azken urteotan, PSOEko Jose Luis Rodriguez Zapaterok kritika gogorrak jaso ditu erakunde honen partetik, terrorismoren aurkako burututako politika zela eta.

Aski da! erakundeko kide ezagunenak Jon Juaristi, Joseba Pagazaurtundua (ETAk 2003an hilda), Maite Pagazaurtundua, Arcadi Espada, Carmen Iglesias, Javier Urkizu, Iñaki Ezkerra, Rosa Diez edo Fernando Savater dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]