Rosa Díez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rosa Diez Ciutadans de Catalunya alderdiaren ekitaldi batean.

Rosa Díez González (Sodupe, Bizkaia, 1952ko Maiatzaren 27 - ) euskal politikaria eta Aski da! elkarteko kidea. Egun, Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD) alderdiko kide da, urtetan zehar PSOEko kidea izan eta bertan kargu esanguratsuak bete ondoren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita sozialista zuen. Francoren garaian, atxilotu eta hiltzera zigortu zuten, nahiz eta azkenean beste zigor bat ezarri zioten. Rosa Diez, administratibo ikasketa eginda, Bizkaiko Foru Aldundian funtzionario aritu zen.

Politikagintzan, PSE-EEn hasi zen Rosa Diez. Eusko Jaurlaritzan Turismo sailburua izan zen 1991ko urriaren 4tik 1998ko otsailaren 3 arte, Jose Antonio Ardanza lehendakari zela. Eusko Legebiltzarkide ohia izan da. 1999tik 2007 arte PSEren eskutik Europako Parlamentuan jardun zuen, harik eta alderdia utzi arte.

PSOEren barruan Idazkari Orokorra izateko aurkeztu zuen bere burua 35. Kongresu Federalean (2000ko ekainean, non Jose Luis Rodriguez Zapatero hautaturik atera zen. PSE-EEko Idazkari Orokorra izateko ere aurkeztu zen, baina berriro galdu zuen.

Azken urteotan oso kritikoa agertu zen Rosa Diez PSOE zein PSE-EEko agintariek hartutako hainbat ekimen eta erabakirekin, batez ere terrorismoaren aurkako borrokari edo abertzaleekiko harremanei dagokienez. Ermuko Foroak edo Asociacion de Victimas del Terrorismo elkarteek antolatutako manifestaldietara joan ohi da Rosa Diez, bere alderdiak osatzen duen gobernuaren politikaren kontra protestatzera ere. Alderdi Sozialistako zenbait kidek, hala nola Odon Elortzak, alderdia uzteko eskatu diote Rosa Diezi, leialtasunik ez erakusteagatik.

Azkenean, 2007ko abuztuaren 30ean, prentsaurreko batean Alderdi Sozialista utziko zuela eta Fernando Savaterrekin eta Carlos Martinez Gorriaranekin, besteak beste, Ciutadans de Catalunya gisako beste alderdi bat osatzeko asmoa duela adierazi du, Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD), alegia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rosa Díez Aldatu lotura Wikidatan