Atomo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helio atomo baten eskema sinplifikatua

Atomoa (grezieraz άτομον, zatiezina) materiaren oinarri den estruktura mikroskopikoa da. Atomo bat ezin da metodo kimikoen bitartez zatitu. Atomo baten existentzia proposatu zuen lehenengoa Demokrito izan zen. Demokritok esaten zuen lau atomo mota zeudela, lur atomoa: astuna eta horzduna zen, ur atomoa: leuna eta esferikoa zen, aire atomoa: arina eta hotza zen eta su atomoa: arinak eta beroak ziren. John Daltonek teoria atomikoa sortu zuen eta XIX. mendean Avogadroren lanei esker atomoak eta molekulak bereiztu ziren. Niels Bohr eta Rutherford zientzialariek eredu atomiko berria proposatu zuten.

Atomoa 3 partikula txikiagoz osatuta dago. Handienak diren biak nukleoiak dira:

Karga Masa
Protoia Positiboa, 1,6·10-19 C Handia, 1,67·10-27 Kg
Neutroia Neutroa Handia, 1,67·10-27 Kg
Elektroia Negatiboa, -1,6·10-19 C Txikia, 9,1·10-31 Kg

Atomo baten nukleoa atomo osoarena baino 100.000 aldiz txikiagoa da, baina masa atomiko gehiena bertan gordetzen da. Proportzioen inguruko ideia bat egitearren, futbol zelai bat balitz atomo osoa, erdian jarritako dilista baten tamaina luke nukleoak. Gainontzeko guztia hodei elektroniko bat litzateke.

Atomo neutro batean elektroi kopurua eta protoi kopurua berdina da eta kopuru hau da zenbaki atomikoa (Z). Taula periodikoan zenbaki honen arabera ordenatzen dira elementu guztiak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atomo Aldatu lotura Wikidatan