Niels Bohr

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Niels Bohr
Niels Bohr
Zientzialaria
Arloa fisika
Jaio 1885eko Urriaren 7a
Danimarka Kopenhage (Danimarka)
Hil 1962ko Azaroaren 18a
Danimarka Kopenhage (Danimarka)
Lanak Atomoaren egitura kuantikoa


Niels (Henrik David) Bohr daniar fisikaria. (Kopenhage, Danimarka, 1885eko Urriaren 7aKopenhage, Danimarka, 1962ko Azaroaren 18a) estruktura atomiko eta kuantum mekanikoen inguruan egin zituen bere lanik garrantzitsuenak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bohr Kopenhage jaio zen 1885-ean. Aita Christian Bohr zuen, psikologia irakaslea Copenhageneko Unibertsitatean, eta ama, Ellen Adler Bohr, judutar familia aberats eta influentziadun baten senidea. Anaiak, Harald Bohr matematikariak, eta Nielsek futbolzaletasuna amankomunean zuten eta Akadmisk Boldklubek antolatutako jokoetan aritu ziren biak behin baino gehiago.

Bohr Copenhageneko Unibertsitatean doktoratu zen 1911ean, Ernest Rutherfordekinekin Manchesterren (Erresuma Batua) dagoen Victoria Unibertsitatean ikastera joateko. Rutherforden teorietan oinarrituta, Bohrek 1913-ean bere estruktura atomikoen eredua argitaratu zuen, elektroiak atomoren nukleoariari biraka dabiltzala azalduz, nukleotik hurrunen dagoen orbitan biraka dauden elektroiek elementuen ezaugarri kimikoak finkatzen dituztela. Elektroiek orbitaz ere aldatu daitezkela eta energia maila haundiagoko orbita batetik gutxiago batetara pasatzean, fotoi bat igortzen dutela (argi kuantuma) ere zehaztu zuen, kuantum teoriaren oinarria.

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niels Bohr eta Albert Einstein kuantum teoriak eztabaidatzen Paul Ehrenfest-en etxean, Leiden-en (December 1925).

1916an Niels Bohr Copenhageneko Unibertsitatean irakasle sartu eta 1920an sortu berria zen "Fisika Teorikoaren Institutua”ren zuzendaria izendatu zuten. 1922an estruktura eta irradazio atomikoan egindako ikerketengatik Fisikako Nobel Saria eskuratu eta gero, Bohrren institutua fisika teorikoaren ardatza bilakatu zen 1920 eta 30 hamarkadetan, garaiko fisikar teoriko ezagunenak handik noizbaiten pasatu zirelarik. Bohrren ikasle ospetsuenetako bat Werner Heisenberg izan zen, mekanika kuantikoaren erabakitzaileetako bat eta alemaniar bonba atomikoaren proiektuen burua.

Bohrren beste ekarpen bat osagarritasunaren printzipioa da: partikulak ezaugarri ezberdinak izan ditzake. Adibidez, argiak uhin eta partikula uholde bezala jardun dezake, nahiz eta bi jarduerak elkartezinak diren. Bohrrek printzipio berezi honen aplikazio filosofikoak ere proposatu zituen, Albert Einsteinen buruhausterako (Einsteinek askoz nahiago zuen fisika klasikoaren determinismoa) eta behin baino gehiago aritu ziren biak eztabaidan osagarritasun printzipioa dela eta (ikusi ingelesez Bohr Einstein debate). Nolanahi ere, bai Einstein zein Max Planck fisika probabilistikoaren aitzindariak izan ziren.

Niels Bohr eta Margrethe emazteak sei seme-alaba izan zituzten; hauetako bat, Aage Niels Bohr fisikari bihurtu eta aitaren antzera, Nobel saria irabazi zuen.

Azken Urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941ean Bigarren Mundu Gudan Alemaniak Danimarka okupatuta zuelarik, Heisenberg Copenhagen agertu zen (ikusi urrengo atala). 1943an alemaniar poliziak Bohr atxilotu behar zuela jakinda, Suediara lehen eta gero Londresera alde egin zuen.

Nuklear arma eraikuntzak larrituta, ezkutuko Los Alamos laborategian (New Mexico, Estatu Batuak) Manhattan Proiektuan aritu zen aholkulari lanean, segurtasun neurriak dela eta, Nicholas Barker izenpean (Richard Feynmanen ustetan). Hartan zegoela esan omen zuen "(Amerikarrek) ez zuten nere laguntzarik behar bonba atomikoa eraikitzeko" [1].

Bohrren ustetan, sekretu atomikoak zientzialarieen artean elkarbanatu beharko litzateke. J.Robert Oppenheimerrek konbetzituta, Bohr Franklin Roosevelt amerikar presidentearekin hitz egitera joan zen, Manhattan proiektua errusiarrekin banatzeko beharraz iradokitzeko. Rooseveltek britaniar onarpenik gabe erabakirik ez zuela hartuko esan zuen; Churchill guztiz idearen guztiz kontrakoa azaldu zen.

Guda ostean Copenhagenera bueltatu zen, nuklear energiaren era baketsuan erabiltzearen alde eginez eta berton hil zen 1962an. Assistens Kirkegården, Nørrebro aldean lurperatuta dago.

Bohrium elementua bere ohorean dago izendatua eta dinamarkar 500kr diru paperean agertzen da. 1965an, hil eta hiru urte geroago, Copenhagen unibertsitateko fisikar institutuak Niels Bohr Institutua izena hartu zuen.

Solvayko bostgarren konferentzia. Bohr bigarren hilaran eskubitik lehena da. Argazki honetan kuantum mekanika eta XX.mendean fisika eta kimikan garrantzi haundiko zientzialari asko daude, esaterako Auguste Piccard,Albert Einstein, Marie Curie, Erwin Schrödinger, Wolfang Pauli, Werner Heisenberg, Paul Dirac, Louis de Broglie, eta Max Planck

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Richard Rhodes, The Making of the Atomic Bomb (New York: Simon & Schuster, 1986) 528-531 orrialdeak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Niels Bohr
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Niels Bohr

Euskaraz

Ingelesez