Atomo nukleo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Helio atomoaren gutxi gora-beherako irudikapena. Nukleoan protoiak gorriz eta neutroiak urdinez margotuta agertzen dira. Benetan nukleoa ere simetrikoki esferikoa da.

Atomo nukleoa atomo baten erdigunea da, non masa guztiaren % 99,99 baino gehiago dagoen, karga elektriko positiboa duelarik.

Protoiz eta neutroiz osatua dago (nukleoi deituak), elkarreragin nuklear indartsuaren bidez elkartuta mantentzen direnak. Nukleoan dagoen protoi kopuruak elementu kimikoa zein den adierazten du. Protoi kopuru bera baina neutroi kopuru ezberdina duten atomo nukleoei isotopo deritze.

Atomo nukleoaren existentzia Geiger-Marsden saiakuntzaren bidez ebatzi zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektroien aurkikuntza izan zen atomoen barne egituraren lehen azalpena. XX. mendearen hasieran atomoaren eredu onartua Joseph John Thompsonena zen, "mahaspasa pudina", eredu honetan atomoa karga elektriko positibodun bola handi bat zelarik karga elektriko negatibodun elektroi txikiak bere barnean sartuta zeudenak. Garai horretan fisikariek atomoek igorritako hiru erradiazio mota ere aurkitu zituzten: alfa, beta eta gamma erradiazioak. 1911n Lise Meitnerrek eta Otto Hahnek eta 1914an James Chadwickek eginiko esperimentuek beta erradiazio espektruaren erorketa jarraikakoa dela erakutsi zuten, eta ez diskretoa. Hau da, elektroiak atomotik energia gama batekin kanporatuak dira, eta ez alfa eta gamma erradiazioen erorketan ikus daitekeen energia kopuru diskretoekin. Honek erorketetan energia ez zela kontserbatzen adierazten zuela zirudien. Beranduago energia bai kontserbatzen dela aurkitu zen, neutrinoak aurkitu ondoren.

1906an Ernest Rutherfordek "Erradioaren alfa partikularen atzerapena materia zeharkatzen duenean" argitaratu zuen Philosophical Magazine aldizkarian (12 orrialde. 134.etik 146.era). Hans Geigerrek lan hau Royal Societyri eginiko komunikazio batean luzatu zuen (Proc. Roy. Soc. 1908ko uztailak 17) esperimentuekin eta Rutherfordek alfa partikulen, aluminiozko paperaren eta urreztaturiko aluminiozko paperaren bidez airea pasarazi zuen. Geigerrek eta Brian Geoffrey Marsdenek lan gehigarriak argitaratu zituzten 1909an (Proc. Roy. Soc. A82, 495-500 orrialdeak) eta are gehiago luzatu zuten lana Geigerren 1910eko argitalpenean (Proc. Roy. Soc. 1910eko otsailak 1). 1911-1912an Rutherfordek Royal Societyren aurrean esperimentuak azaldu zituen eta atomo nukleoaren teoria berria proposatu zuen.