August Bebel
Wikipedia(e)tik
August Bebel Alemaniako politikaria (Kolonia, 1840 - Passugg, Suitza, 1913). Langilea zelarik, 1865ean I. Internazionaleko partaide bihurtu zen, eta 1869an Alemaniako alderdi sozialdemokrata sortu zuen W. Liebknechtekin batera. 1867an Reichstagen diputatu izan ondoren, espetxera eraman zuten frantsesen eta alemaniarren arteko gerraren kontra altxatzeagatik. Teoria anarkisten aurkaria, II. Internazionaleko aitzindari kartsuenetakoa izan zen. Lan teorikoak idatzi zituen: Kristautasuna eta Sozialismoa (1874), Emakumea eta Sozialismoa (1879), Nire Bizitza (1910-1914).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.